Gaiztakeritxo bat
Zarautzko herri antzerki tradiziñuari buruzko sarreria interesau jata gehixen (antzezlana baiño luziagua, ixa-ixa). Teatrua bera, bueno, ondo dago, xalo xamarra da; Kili Kolon egin genduan "Gezur saltzailea" ekarri desta gogora. Politiko baten gaiñeko mendeku modukua da, seguraski autoriak halakuekin izandako esperientzia txarren osteko katarsisa; halan, prototipo bat hartzen dabe (Alderdikua, gobernantza zalia... etc etc, ez dabe pertsonajia asko perfilatzen) eta txirikillan modura darabixe, balnearixoko oporretan egindako zelata baten. Gaiztakeritxo bat, beste barik. Imajinatzen dot kontaktu onak izango zittuezela, liburu moduan argitaratu ahal izateko.