Frantsesa ikasten
Hala, nere egoeria pizkat tentsua zan. Parian euskaldunen bat tokatzen bajatan (zorionez, gehixenetan hala izaten zan) dana ondo; baiña erdelduna bazan... halako etsaitasun girua zabaltzen zan (edo neuk halan hartzen neban, behintzat). Tira: nahiz eta tarteka-tarteka transparentia banintza lez hartzen ninduan frantximantak topau, gehixenetan mimika eta borondate pixkatekin konpontzen giñan eta gaitzerdi. Sasoi hartan hauxe pentsatzen kontsolatzen nintzan: “behintzat, halan euskeraz nahitanahiez ulertzera derrigortuta gagoz; frantsesa jakin ezkeriok, igual euskeria errezago baztartuko gendukian!”.
Oiñ, frantsesez 4-5 berba alkarrekin lotzeko naizen honetan, oker nenguala esan neike. Nere frantsesa oso oso txarra da ondiok, beraz parian dotena euskalduna bada, askoz be errezagua jako nerekin euskeraz komunikatzia, frantsesez baiño. Baiña, era berian, frantsestuna topatzen badot, sioux-erako-komunikaziño basikua egitteko kapaza naiz, eta ikusten nabillenez, jentiak asko estimatzen dau nere ahalegin hau. Esaten danez, surtan jartzean probatutzen da nolakoa den eltzea, eta Santa Graziko speleo topaketan hau argi eta garbi ikusi neban: ixa iñor ezagutu barik, jente gehixenak (dan-danak kanpotarrak, xiberotar erdeldun bat izan ezik) oso adeitsu hartu ninduan, nere ikerketa historikuan laguntzeko prest. Hona ba, frantses misteriotsuekin harreman hobia izateko gako bat :-)