Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Frankismoko euskaltzale bat

Frankismoko euskaltzale bat

Oier Gorosabel 2020/09/26 11:26
ARRUE ZARAUZ, Antonio, 1979. Jan-edanak. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, Donostia.

Gero eta gehixago interesatzen jataz frankismo bete-betian "posiblearen artean" jardun zeben euskaltzaliak: gerran H edo B egindakuak (badakigu asko ez zirala bere borondatez jardun, tokau jaken alderdixan) eta gero be ez zirala bere frankozaletasunangaittik, zein kontratasunangaittik bereiztu. Gehixengua, "aleiya". Udal gobernuetan parte hartu zebenak... euskerazko jardunak bultzatu zittuezenak... Errejimenan aperturian alde egin zeben "apparatchik"ak... Arrue be hor kokatu geinke: abogaua, posiziño onekua, gizarte frankistan ondo txertatua, eta posiziño hori euskal kulturian alde egitteko baliatu zebana.

Berez hau ez da liburua, Arrue hil ostian egindako artikulu bildumia baiño: Egan aldizkarikua -RSBAP orbitakua- (euskeraz) eta gastronomia elkartiendako egindako hitzaldi edo pregoiak (espainolez). Testu "amableak" dira (zentzu txarrian esanda), korapillo askorik bakuak; Arkautek gustuko ez zittuan mokofin / tripazai perfillekuak. ;-)

Halan be, nik gauza kurioso ("ernagarri", Arruek behin eta barriro erabiltzen daben berbia erabillitta) eta jakingarri asko topau dittudaz, txatalka idatzittako artikuluen artean.  Nabarmenenak: trinpoil-arrabak (jan egin behar dot plater hori) eta pil-pillan kontua (plateran izenan transposiziñua).

Bestalde, harrigarrixa egin jata Arrueren (eta itxura baten, garai bateko gastronomuen) menuak zerrendatzeko zaletasuna. Harrigarrixa, eze, nere etxian be ikusitta nago hori: neure gurasuak be, jandako menu gogoangarrixen (eta batzuetan korrientien) jaki-zerrendia gordetzeko ohitturia zeken. Ezkontzak, ospakizunak... Zer dala eta? Garai baten argazkixak ez zeguazelako guztien esku, eta orduko errekuerdua gordetzeko modu bakarra zalako? Gosia pasautako jentiak, jatekuakin amesetan bardintzen zittuezelako tripazorrixak?

Gustora irakorri doten liburua, edozelan be (eta neu izan naiz lehelengua; kontenedoretik erreskatautako liburu honek, pajiña batzuk gillotiniak askatu barik zittuan).

PD: idatzi ostian googleatu dot eta (imajinatzen nebanez) baieztatu dot Arrue karlistia zala, eta ez edozein gaiñera, "alazankoa!" (beste arruekerixa politt bat). "Gerra bi dagoz, bata frentian eta bestia botere-jauregien korridoreetan".

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025