Francoist broken pitcher
Duda barik, merittu haundixa daka nobelionek: idazteko teknikia eta gaixa ikusitta, ulergarrixa da bere sasoian arrakasta itzala euki izana. Neri be interesgarrixa egin jata, irakortzeko erreza –trukulentziak asko laguntzen dau- baiña esango neuke “apurtutako pitxarran” egittura kaotikuak nobeliari berari ez detsala mesederik egitten. Efekto inpresionistia itzala da, ados; baiña historixian muiña, kontatu nahi dana (edo), asko illuntzen dau. Nik neuk esango neuke ez dotena dana ulertu: emakumezko pertsonaje nagusi batzuk nahastau jataz; ospittaleko deposittuan dagozen zeladoria eta hildakua umetan zeintzuk izan ziran be nekez ulertzen da; makixen eta umien historixei loturaren bat falta jako (edo nik ez dot ikusten jakin); dialogo batzuetan ez dago argi berbak ze pertsonajek esandakuak dirazen, edo noiztik aurrera aldatzen dan hiztuna, edo 1949xan dan, edo 1970ian dan... Dana dala gustau jata nobelia, batez be Bartzelona aldeko gerraosteko panoramian erretratu ezin sordiduaguangaittik.