Fem de brut!
Umore fiña, bon vivant honek eztena zorrotza jeukan, neri gustatzen jatan estilokua gaiñera: berba zatarrik bakua, kritikatzen dogunari "berun konpittak maiteki" jaurtixaz. Taraskongo okzitandartasuna (hizkuntza eta guzti), ezagutzen ez nittuan topikuak barne (basarrittar hizkera sahietszalia), noble izandakuen jaikixa, miles gloriosus arketipoa... Pamperigouste asmakizun kulinarixua be oso sujerentia (madarizko ogixa??)
Gaizto burlatixa, aristokratak bere lekutik kanpo jartziakin barre eragitten. Inglesei be beria emonda: "La actitud digna de Tartarin cuando subio a la cubierta del Tomahawk impresiono mucho a los ingleses (...) respetaban, en efecto, sobre todo, la jerarquia, el funcionarismo y la chifladura".
Gustau jata bai, "Ocho apellidos vascos" okzitandar hau; bere sasoian bertakuei gustau etxaken beste (autoria mehatxatzeraiñok). Lehelengo eta bigarren liburua irakortzeko pendiente.