Ezebez egittia arte danian
Ezagupen honek bizitzako beste arlo askotarako balixo izan desta neri. Antzerkixan lez, talde dinamikan danok gure biharra erakutsi nahi izaten dogu: zelako onak garan, zelako teknika moloia ikasi dogun... Halan be, agertokixan jente asko dagonian, honek saturaziñua ekartzen dau: taldeko kaosan eragiñez, elementuetatik bakarra be ezin da bereiztu.
Gaur egunian informaziñuakin gertatzen dan modura: sailkatu bako informaziño larregi, desinformatzeko ke-kurtiñarik onena bihurtzen da.
Antzezle onan ezaugarrixetako bat da “ezebe ez egitten jakitzia”. Eskenatokixan egonda be, oharkabian pasatzia. Zer lortzen dogu honekin?
- Momentu horretan, publikuan atentziñua bereganatu bihar daben protagonistiari itzalik ez egittia.
- Danok dakaguz gure abillezixak: gauza batzutan onak gara, bestetan ez hainbeste. Bigarren planuan geratzen jakitziak gure gabezixak ezkutatzeko balixo desku.
- Batzutan, laguntzarik onena... trabarik ez egittia da. Ondo dakitt nik hori, lurpeko esploraziñuetatik! ;-)
Hori guzti hori ekarri desta gogora Nacho Fabiani lankidian artikulu honek: https://blogfisio.wordpress.com/2014/11/03/traseltelon/ Bertan kontatzen dana, baiña, norabide desberdiñian doia; eguneroko biharrera ekartzeko modukua halan be (pazientiakin bakarrik gagozenian: egindakuak, ondorixo kolektibuak dittu + publiko aurrian bagengoz lez jokatu daigun).
Argazkixa: Alberto Unamuno, Eibarko Sardiñian Entierrua 2000 urtian.