Explosión en los Islotes de Langerhans
Egunón buenos días lurraldian aspaldi gagozak usauta euskerazko izenburudun artikulo baten barruan erderazko mamiña topatzen. Horregaittik gustatzen jatak alderantziz egittia; gaiñera, gogua najeukan halako titulo resonantia erabiltzeko, euskeraz ez dok bardiña-ta: “Langerhansen ugartietan eztandia”, tira, tira, gasik bako gaseosia lakotxia dok. “Explosión en los Islotes de Langerhans”, ostera, indartsua, virilla, nobeleskua... tira ba.
Oin bigarrengo partia jatork: Langerhansen ditxosozko ugartiak, arian dagozen estruktura zelularrak dittuk. Glandula funtziñua betetzen juek, enzima digestibuak tutu digestibora isuritta, eta odolera hormona barregarri batzu: insulina eta glucagón (zenbat barre sortzen daben, batez be azken honek, Espainiako osasungintza eskoletan). Kontua dok, nik oin dala 17 bat urte ikasi nebala hau guzti hau, Such jaunan fisiologixa klase bikaiñetan, baitta ondo ikasi be. Baiña denporia ez dok alperrik pasatzen, eta ez erabillixan ez erabillixan –eze, fisioterapeutok fisiologia biokimikua erreferentzia moduan hartzen badogu be, eguneroko biharrian oso oso gitxi erabiltzen dan ezagupen bat dok hau- gauzak pizkat nahastatzen dittuk eta ni konbentziduta najenguan Langerhansen ugartiok gibelian jeguazela.
¿Eta nora allegau nahi juat, bide korapillotsu honekin? Ikusiko dan modura, Teleberri aurkezlien sistemia erabillitta –gabón buenas noches- gairik apartekuenak alkarrekin lotu leikiazela demostratzera. Lehengunian, koneju gibel bat prestau najuan kipula eta piparbaltzakin. Konejo gibelak txiki xamarrak izaten dirazenez, espaghetti batzuen kondimentu modura erabilli najuan gauzihori, baitta plater ondo gozua prestau be. Baiña ez genduan dana jan.
Halaxen, hurrengo baten aurreko egunetik sobrautako espaghettixak jateko momentua etorri zuan, eta gure etxian dagon mikroondan sartu. Egongela aldera juan nintzuan zeozer egittera, eta hara nun entzutzen doten sukaldian ¡POUM! haundixa. Erredios, zer pasau ete dok. Ba najoiak sukaldera, eta segiduan konturatu mikroondan izan zala. Zabaldu atetxua, kendu tapia, ta...
Argazkiak.org | Spaghetti © cc-by-sa: txikillana
Ederto ikusten dok onda expansivuak espaghettixetan lagatako krater garaua. ¿Zelan eutsi ba, “Explosión en los Islotes de Langerhans” izenburudun artikulua idazteko tentaziñuari, nahiz eta islotiok gibelian ez egon? ¿Nora joiak ba detalle nimiño hori? Ikusten dok bai, azkenaldixan kazetari artian ibiltzen naizela.