Euzkadi merezi zuten
1984ian nobela ausarta izango bazan be –euskaldunak Frankon alde burruketan!- gaur egunian alde horretatik faktore sorpresia galdu jok. Generaziño baten sasoi desbardiñak kontatzen dittuk, mundu euskaldun elebakar bukolikotik industrializaziñorako pauso kupidagabia. Izagirren lehelengo nobelia dok; izango dok bai, eze, gerora estilua mantendu badau be, pixkat pulidu eta gozotu egin jok. Hamen ostera, bere “maisu” Saizarbitoria jarraitziarren edo, estilo kaotiko/inpresionistia ertz-ertzera jaroiak eta, abanguardismuan abanguardismuaz, pasarte batzu benetan ulertueziñezkuak eta beraz astunak- suertatzen dittuk. Pasartiak atzetik aurrera kontatzian, adibidez; pajiña erdi irakorri bihok zer gertatzen dan susmatu ahal izateko, eta behiñ ulertutakuan atzera hasi. Ni be motza izango nok, baiña… Tira, liburu labur-laburra dok bestalde eta segiduan amaitzekua.
Patxi Gallegon marrazki pare hónek grazixa haundixa egitten jestek eta horregaittik jarri jittuadaz.