"Euskalduna" jauregixa eta euskera prepositibua
Imajinau kajero automatiko baten mezua: "Puede rretirar zu tiket. No holbide pagar su diñero ha la zalida". Gazteleraz halakuen pare izango litzakezen hankasartuak, nasai-nasai inprimatzen diraz euskeraz, flickreko talde honetan ikusi zeikien modura.
EGUNERAKETIA: eibarnauta prestuak aurria hartu dabe, eta mezu hau blogian argitarau aurretik be Bildurtu albistegixan agertu dira argazkixok, euskera prepositibudun beste kartel eder batzukin lagunduta.