Euskal literatura fantastiko moloia
Gustatzen jataz, gaztiak tonto modura tratatzen ez dittuezen liburuak; hau halakua da. Zientzia-fikziño distopikua, gure etnografia museuetan ozta-oztan ez dagozen ofiziuak eta tiki-tiki-tiki mobillekin ibiltzen dirazen gaztiak uztartuz, modu opako xamar (dana azaldu barik) baiña erakargarrixan. Izan be, proiektu osuan barri izan barik be ("Atâria", edo zera hori) banaka be irakortzeko moduko liburua da hau, misterio usaiña tamaiñu onian dakana, esan gura dot, gehixago jakitzeko gogua emoten dabena. Gure arasetan geratuko da, umiak (pixkat gehixago hazittakuan) noiz hartuko.