Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Eusebio Azkue deskubritzen

Eusebio Azkue deskubritzen

Oier Gorosabel 2024/08/07 13:16
Euskarazko vertsoak. Eusebio Maria Azcue. 558 orrialde. Basque hizkuntza. 1990ko uzt. 17a(e)an Labayru Ikastegia, Bilbao Bizkaia Kutxa(e)n argitaratua. Jarein bilduma 1. ISBN: 9788486833312
Eusebio Azkue deskubritzen

"Het Luilekkerland" pintturiak (Pieter Brueghel, 1567) Azkuen gabon gabeko afarixan antzeko giruan.

Ez najuan uste, baiña azkenian liburu osua irakorri juat. Izan be, bizittasun haundiko bertsuak dittuk, gustora irakortzekuak. Nik beti esan izan juat olerkixekin arazo bat dakatela, halako edo bestelako libururen bat irakortzen saiatu izan naizenian (gogoz saiatu be!), behiñ eta barriro ataskau izan naizelako, aurrera egin ezinda. Baiña Azkuekin, bertso narratibuaguak dirazelako-edo, lirikuak baiño (hau prologoko azterketan irakorri juat), ba interesgarrixaguak egin jataaz: zer kontatzen daben, zelan kontatzen daben. Uste eze, ezaugarri honek Azkue poeta "txarren" zakura botatzen dabela -hori ulertu juat prologo horretan-, baiña neretako horixe berori izan dok "arnasa": halan bai, halan segidu najeikek-eta, idazlanen harixa. Itxuraz, olerkixekin baiño, lirismuakin jaukat arazua nik. Ezin tragau Parnasoko girua!

"Zelan" kontatzen daben gustau jatala jiñuat. Eta bai: ezagun dok Azkuek, nahiz eta gazteleria ondo menperatu, euskeraz pentsatzen zebala; asko igartzen dok idazkeran. Esaldixen joskeran batez be, arrazoitzeko moduan... euskerian berezko rekurtsuak erabiltzen jittuk, nasai, eta gozamena dok irakortzia. Adituen arabera (editoriak, Eusebio Erkiaga...) Azkuen euskeria, Lekeittiokua barik, Txorierri aldekua dok. Aberatsa edozelan be, eta hainbeste berba barri erakutsi destana. Esate baterako:

  • "Zerbaist". Hasieran errata bat zala pentsau izan juat, baiña ez: behiñ eta barriro erabiltzen jok, "zerbait" edo "zeozer" esanahixakin, "Gaurco nescatillak" txorta honetan legez (p. 176)
  • Gaztelugachera promesa (p.254) olerkixan, hiru berba barri: Bornuan: inguruan; - Aiztua: batuerazko aztia (Aboitizen astrua); Armin: estu, larri.
  • Errarixa: editorien arabera, "gari urunezko edo arto urunezko ogia". Hiztegixetan, ostera, astian behingo labekadan erretzen zan edozein jenerori esaten jakon.
  • Zorotzi: jagon, zaindu, zelatan egon ("Mutil dongac", 498 or.). "Sorosle" berbian jatorrixa!
  • Erosta: negarra ("Santuacaz ez fijau", 505 or.). Horra, Elantxobeko plañidera famatueri esaten jaken "erostari" berbian jatorrixa be.
  • "Ekandu"=ohitturia ("Euscaldun bat Veracruzen", 436 or.). Hara, eta ni sabinismua zalakuan!
  • Txetxu: kuartillo erdi, 250 cc.

Gabon kanta dionisiakua

Aurrekuan aittatu neban "Gossaldeco lua"ri eskaiñittakuaz gain, gabon kanta hau bereziki gustau jatak. Bertan, bizittasun hori erakustiaz gain, XIX mende erdi aldeko euskal etxe korriente baten bizi zan girua arnastu leikialako; parranda eta eskatologia girua ez dalako falta; eta, Azkuen tradizionalismuakin kontrastauaz, relijiño aipamenak oso gitxi dirazelako! Argitalpen honen 337. orrialdian jatork. "Euskalzale" aldizkarixan argitaratu ei zan  ("Donostiako hiru damatxo" musikiakin kantau leikela diñuan oharrakin) baiña grafia ikusitta, bertsiño hau Uriarteren kopixatik hartuta dagola emoten jok. Edozelan be, bertsuak 1860 aldian egindakuak izan bihar dittuk.

Edukixari buruz, gauza polittak jagozak: intxaur saltsian prestaketia, sukalde ekonomikuen aurreko denporan (etxekoandria, subillian makurtuta); mariñel giroko jenerua -plater nagusi gehixenak arraiñak dittuk-; familiarteko giro victoriarra barik, dionisiakua... Zentzu horretan, Durangoko plateruenak ("Hator, hator...") baiño festibuagua dok ondiok. Gaur eguneko ospakizunetarako berreskuratzeko morokua, alkoholan gorazarriangaittik izango ez balitza!

GABON GABA
Gabon eguna da egun laburra
Erlojuetan bacarric:
Ez dot euquiten illuntzeraco
Belaun bijetan indarric.
--------------------------
Eta bat, eta bi eta iru ta lau
Ardauak moscortuten dau.
---------------------------
Neure Marija dabil gossetic
Inchaur saltzia guijetan:
Iñor ez dau nai subil onduan
Egun guztijan copletan.
Eta bat....
Zazpi ta erdijac emoten dituz
Echeco erloju chiquijac,
Ta jarten gara guztijoc maijan
Jaunari emoten gracijac.
Eta bat...
Zatituten dot ogui biguna
Eta lenengo cuscurra
Sendatuteco da amorraturic
Daguan chacur adurra.
Eta bat...
Lenengo dator orijo acia
Ondo egosi ta bigunic
Ez dago plazan aza ta lora
Bere pareco lagunic.
Eta bat...
Izan dogun lez, Jaunari esquerrac
Echian ugari matsa,
Betor chacolin picharcadia,
Ta aren urrengo lebatsa.
Eta bat...
Ecazu Chomin ortic baldatic
Chechu bateco basua:
Gabon gaba da echecoandria
Ta eutsi lelengo tragua.
Eta bat...
Edan Marija ardura baric,
Eguin arnasac ederrac:
Libre zare gaur ardaua edaten
Eta botaten usqarrac.
Eta bat...
Lebatsa dago gozua, baña
Ez dot icusten ardaoric;
Ez da euscaldunic eguin deutsanic
Erriojari biraoric.
Eta bat...
Ecazu, Conce, suaren ondotic
Maira macallao saltzia,
Jan sendo neure seme ta alabac:
¿Cetaraco da galtzia?
Eta bat...
Ez dogu edaten gaur afaritan:
Edan gaztiac ugari:
Gabon gabian egon biar da
Afaldu ezquero cantari.
Eta bat...
Edan umiac moscortu artian
Ez ichi ardaoric basuan:
Gaur ondaquiñic ez da ichi biar
Basucadiaren barruan.
Eta bat...
¡Jesus, Marija, ce besigua
Orain dacazun erreric!
Naijago neuque iya onezquero
Maira ez baletor besteric.
Eta bat...
Guichi edan dogu gaur afaritan,
Lau picharcada bacarric:
Ez dogu eguingo dantzaric guero
Barrua poztu bagaric.
Eta bat...
Viva Marija! Viva guztijoc!
¡Ay ce inchaur saltza gozua!
Urte guztijan ez dot nic euqui
Gaur bassen pocic gogua.
Eta bat....

Hau liburuau paperjale.eus-en.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024