Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Etxiak eta transformadore elektrikuak

Etxiak eta transformadore elektrikuak

Oier Gorosabel 2017/03/30 15:45
Juan dan urtian etxe bat erostera sartu giñan eta, seiñalia ordaindu eta gero, hara nun deskubridu genduan onduan Iberdrolako transformadoria zekala; lege barruan, baiña osasunandako arrisku nabarmenakin. Urtebeteko burrukian ostian, kontratua deuseztatzia eta dirua bueltatzia lortu dogu. Hamen azalduko dittudaz gure peripeziak, iñori baliogarrixa suertauko jakolakuan.

Oin dala gitxi ezagutarazi da Plentziako Udalan enkarguz egindako uhin elektromagnetikuen (EMG) mapia. Lan honek arazua begibistan laga dau: Europako Batzordiak EMG uhiñen mailla batzuk markau dittu, osasun arazorik ez izateko segurtasun margena; baiña Espainiako araudixak mailla hori baiño 4.500 bidar altuagoko baloriak onartzen dittu. Horretara, Plentziako Udalerriko puntu konfliktibuenak (EB-ko marjena bider 30) lege barruan dagoz. Baiña... osasunari begira kontuak oso bestelakuak diraz.

Nere aldetik, 2016 urtia ez ahazteko moduko annus horribilis izan da. Batetik Ondarruko Udalan negligentzian kontu ha, ozta-oztan ez deskuana enpresia popatik hartzera bialdu; eta bestetik, piso bat erostera juan eta EMG-en ostikeri honekin izandako sustua, urtebetez aidian euki gaittuana.

Oin dala hiru bat urte kontrarixiak eta bixok gure egoera zibilla betikotzeko erabagixa hartu genduan, hasta que la muerte nos separe (hau da: pisua erosteko hipotekatzera dezididu giñan), eta beraz gure lau sosak tentuz gastatzeko merkatu-ikerketan hasi giñan (ene, zenbat buelta inmobiliarixara, Pili Lopez eta gremixokuen pazientzia froga gogorrian jarriz; eskerrikasko Pili). Halan, erreparo askoren ostian, 4-5 pisok gure gustuen eta ahalmenen orekia betetzen zebela ikusitta, euretako batekin aurrera egittia pentsau genduan.

Transformadorea 01

Erosi aurretik, baiña, nik enpeñu bat nekan: ikustaldi geobiologikua egittia. Esparru hori zeharka ezagutzen neban; ez naiz espezialistia, baiña hortan diharduan jentia biharrian ikusitta nekan UEU-ko Medikuntza Fisikuan ikastaro ha emoten ibilli nintzanian; gerora, Carlos Pellon espeleologuan esperientziak alderdi teknikuaguak argittu zestazen; eta gaiñera, Asier Arregi laguna hortan dihardu beraz sosak soltau aurretik ikustalditxua egittera etortzia eskatu gentsan.

Horretarako, guk pisua pixkat “inbestigauta” genkan aurretik. Gure esperientzia inmobiliarixo txikixian, bagenkixan piso jabe batzuk pisuan kargak ezkutatzeko joeria izaten dabela (auzokide zaratatsuak, hezetasunak, kañerixa zaharrak, pipia, plan urbanistikuak... zer dakitt ba nik). Eta, zorioneko pisuan azpixan lokal bat zeguanez, peskisetan inbestigau genduzen gauzetako bat horixe berori izan zan: zeiñena zan lokal hori, eta zer zeguan bertan. Inmobiliarixakuak berak zekixana esan zeskuan: Iberdrolakua zala, baiña besterik ez zekixala; beraz haren bittartez pisoko jabiari egin gentsen galderia (guk artian ez genkan berakin hartuemon zuzenik) eta hauxe izan zan erantzuna: “ez zeguala garrantzizko ezer; almazen modukua zala, kabliak eukitzeko-eta; lantzian behin baiño ez zirala bihargiñak sartzen, gauzak gordetzera-eta; pisuan igarri be ez zala egitten”. OK, baiña guk zeozer konkretuagua nahi genduan. Halan, Iberdrolan galdetu nahi izan genduan (telefonoz telefono... bulegoz bulego... badakizue zelakuak izaten dirazen halako erraldoiak, iñok ez daki ezer); komunidadeko jentiakin be egon giñan, ia presidentiak ezer zekixan... aste asko pasau ziran, ez genduan ezer argitzen, eta erosketan zirt edo zart egitteko sasoia allegau zan.

Lokal hori zan txintxilizk geratzen jakuan fleko bakarra; beste guztia gure gustokua zan: pisuan egoeria, lekua (argitsua, gune berdera begira), auzokide majuak, preziua... Jode, ezin genduan aukeria galdu. Halan be, nik Iberdrolan lokalorrena sigurtatzeko premiñia nekan, eta Arregikin txandia hartu neban.

Transformadorea 01

Puntu honetan, hankia sartu neban: pisoko jabiak egun bat señalauta zeskuan kontratua siñatzeko; baiña Arregiri galdetuta, ez zekan etortzeko aukerarik hurrengo asterarte. Kontratuana atzeratu biharrian, aurrera egittia pentsau neban, arazorik egongo ez zalakuan. Izan be, nik geobiologian interesa badot be, ez naiz oso paranoikua (elektrosensibilidade kontuetan sarrixegi ikusten dan lez), eta zeozelan pisoko jabiak esandakuaz fixatzen nintzan; gaiñera eibartarra zan, gure familixako ezaguna...

Firmau genduan ba; baitta 15.000 euruei agur esan be. 4 egun geruago, Arregi etorri zan. Ez netsan nere susmuari buruzko ezer be esan. Bera pisua neurtzera zetorren, beste barik, Hartmann lineak, ur korrientiak, telefonia antenak, routerrak, bla bla bla... gelen distribuziño egokixena erabagitzeko. Iberdrolari buruz ez netzan txintik be esan.

“Soltau” genduan Arregi etxian zihar, ta hor ibilli zan bere aparatuekin aurrera eta atzera. Denpora guztian poker arpegixakin ibilli zan (honetan bere profesionaltasuna azpimarratu nahiko neuke: irakurketak kezkagarrixak izan arren, ez zeskuan harridura arpegirik ipiñi, ez komentario alarmistarik egin). Handik ordu larenera edo, galdera batekin etorri jakun: “Badakizue nun dagon Iberdrolako transformadoria auzo honetan?”. Andria ta bixok alkarri begiratu, eta esateko momentua zala ikusi genduan: “Ba... ez dakigu, ez; halan be, esan deskuenez hamen azpiko lokala Iberdrolana da; baiña ez dakigu zehazki barruan zer dagoen”. Arregi kategorikua izan zan : transformadoria hortxe egon bihar zan; etxeko sukaldian eta logela baten neurtutako EMG balore ikaragarrixak horrekin bat zetozelako.

Transformadorea 01

Modu sintetiko baten esatiarren:

  • EMG eremuak nanoteslatan neurtzen dira (nT).
  • Etxe baten ez da gomendatzen 100 nT baiño gehixago egotia; eta logelatan 20 nT baiño gitxiago egotia komeni da, deskantsua ez oztopatzeko.
  • “Gure” etxian, 3 logeletatik 2ttan Arregik 100 nT inguru neurtu zittuan; hirugarren logelan... 2100 nT (!!!). Etxeko beste hainbat puntutan (Iberdrolako lokalan kontrako partian), baloriak 600-2000 nT artian zeguazen.

Arregin esanetan, hórrek baloriak hobetzeko formak badagoz. Bereziki, transformadoria apantallatzia gomendatzen zeskuan, halan EMG irradiaziñua modu nabarmenian jaitsi leikialako. Halan be, hori transformadorian arduria dakanak (Iberdrolak) egin biharreko lana izango litzake. Eta enpresa horren jokabidia ezagututa, batek daki zelan, eta batek daki noiz izango zan hori...

Transformadorea 01

Orduan, zer egin? Erosketiakin aurrera segidu, dagokixon neurrixak hartzeko mobida horretan sartuta? Ala... atzera egin, 15.000 euruak galduta noski? Negar eta buruhauste asko izan genduzen egun batzutan, harik eta erabagixa hartu genduan arte: ez genduan arrisku hori hartu nahi. Neri, partikularki, jasaneziña egitten jatan gure umiak transformadore baten onduan hazteko ideia, etorkizunian leuzemia edo bestelako gaixotasunen bat agertzeko bildurrez bizitzeko. Bagenkixan Espainiako legedixia kontra genkala (EMG uhiñen baloriok legian barruan zeguazelako), beraz dirua galdutzat emon genduan... hasiera baten.

Izan be, segiduan konturatu giñan bazeguala zer erreklamau. Egin kontu, guk kontratua siñatzerakuan, ez genkala informaziño osua. Eta ez galdetu ez gendualako! (gogoratu aste batzuk emon genduzela Iberdrolako lokal horretan ze kristo zeguan jakin nahixan, eta jaso genduan erantzun bakarra “garrantzi bako kable batzu” zirala izan zala). Transformadoriana jakitzera, ez genduan iñondik iñora hasi be egingo erosketa prozesua. Beraz, abogauekin kontsultau eta argumentu hori (“vicio en el consentimiento”, teknikoki) erabiltzia pentsau genduan, siñatutako kontratua bertan behera lagatzeko eta diru-seiñalia atzera bueltatzeko eskarixa egitteko. Kasuaz Jose Alberto Arrate enkargau zan, uhin asuntuetan esperientziaduna.

Transformadorea 01

Urtebete kostau jaku: pisuan jabiak ez zeban arazua onartu nahi, eta hartzekuekin zeguan gaiñera: geuk berari faenia egin izan bagentsa legez, dirua gorde nahi zeban. Akabo! Hilliak juan, hilliak etorri; burofaxak, rekerimentu notarialak, abogauen arteko hizketaldixak, akordio zirriborruak eta kristuak, ez zan ezer gauzatzen; eta azkenian pisoko jabiak juiziora giñoiazela ikusi ez daben arte, ez da asuntua konpondu. Urtia betetzeko ozta-oztan, tratua siñatu eta diru gehixena bueltau desku (dana ez, “berari egindako kaltiengaittik”; orraittiokan...); hori eta abogauetan gastau doguna, azkenian ixa 4.000 €tako bromia izan da.

Jabian jarreria ulertzen dogu: bapatian, 180.000 €tan saldu nahi zeban pisuan preziua asko bajatu jakola ikusi dau (izan be, guk pentsau nahi dogu berak benetan ez zekixala etxe onduan zer zekan; eta, hurrengo erostailliari ez detsala egoeria ezkutatuko). Horren aurrian, diru galeria murrizteko, eskutan zekan diruari oratu nahi izan detsa kosta ahala kosta. Baiña... enpatia ariketak eginda be, ulertu bihar da pisua beria dala, eta beraz galera honen kargia berak hartu biharko dabela bere gain. Horretara, gu ez gara poz-pozik geratu berari diru hori erregalatziakin; baiña tira, pakiangaittik onartu dogu.

Ez dot uste bizitzan etxe asko erosteko aukeria izango dotenik (kar, kar). Halan be, mobida guzti hau artikulu honetan luze eta zabal kontau nahi izan dot, etxebizitza bat hartzera doian jentiak kontuan hartu deixan.

Transformadorea 01

Gerora jakin dogunez, transformadore asko dagoz hortik zihar sakabanatuta (artikulu honetako argazki guztiak Lekeition eta Ondarroan hartuta dagoz). Badirudi oin dala urte batzu Espainiako legiak derrigortzen zebala, etxe moltzo bat eraikitziakin batera, elektrizidade sarerako halako lokal bat gordetzera (gogoratu lehen elektrizidadia saltzia estaduan monopoliua zala). Eta horren ondorixoz, Espainiatik zihar behintzat, millaka eta millaka etxe dagoz kaso honetan: jentia bizitzen, eta EMG uhinen eraginetik babestu barik. Ausartzen bazarie, halako baten inguruan auzuan egon dirazen gaisotasun kronikuen kontua etara zeinkie. Ausartzen bazarie.

Iberdrola, bistan da, badaki zeozer. Horregaittik, transformadore barrixak ipintzian, hau guzti hau kontuan hartzen dau, etxebizitzetatik aparte edo bihar dan moduko babesakin ipiñitta. Baiña etxe zaharrak, zer? Noiz aurre egingo detsa hori guzti hori ondo ipintziak ekarriko daben gasto itzalari? Zer gertatuko litzake jentiak gaixotasunengaittik demanda masibuak egingo balittu? Desastre bat enpresiandako, eta Estaduandako bebai (arduradun subsidiarixo moduan). Horregaittik, imajinatzen dot momentuz arazua ixilaraztia komeni dala, legerik ez aldatzia, eta reklamaziñuak banan-banan diskreziñoz eruatia.

Ulertu nahi dabenak, ulertu deixala.

Oharrak:

  • Lekittoko piso horren barri zehatza ez dot hamen argitaratu, jabiakin mobida gehixago ez izateko; bateronbatek informaziñorik nahi badau, pribauan galdetu.
  • Bestalde, gu oiñ arte piso baten alkilerrian bizi izan gara; guk dakigula, jabiak ondiokan ez dau alkillau, eta iñok nahi badau haren kontaktua be pasau neikixo.
  • Dokumental bat horri buruz, “La Guerra de las Ondas”. Bertan Jose Alberto gure abogaua be agertzen da, Donostiako anteniari buruzko txatalian.
etiketak: irabiaketa, lekeitio
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024