Etxeko misteriuak
Idazle moduan, pertsonalidade haundikua begittantzen jata Pinilla hau. Bere testu gitxi irakorri dittudaz (“Antonio B. el rojo” liburua, ipoiñen bat...) baiña ez dakadaz ahaztutzeko, oso sakon jo nabelako; idazliak benetan bizi izandako gauzak idaztian emoten daben zera horrengaittik edo. Liburu honetan gauza bi egin jataz bereziki deigarrixak. Batetik, 1947ko Getxon kokatuta, agertzen dirazen euskaldunei emondako tratamendua: euskerakadaz betetako erderaz dabiz, baiña halan be “euskaltasuna” aldarrikatzen, maketo/euskaldunen arteko ezinikusixa... artifizial xamarra egin jata, akostunbrau arte. Bestetik, asko gustau jatan joko metaliterarixua dago: protagonistia liburu saltzaillia da, baiña tarteka detektibe papela hartu eta alter ego bat bihurtzen dana (Hammetten oihartzuneko seudonimo eta guzti: Samuel Esparta). Horretara, falangista eta basarrittarren artian genero baltzan estandarrak betetzen dira –ahal danian; honen kontura umore intelijentia be badago-, hasieran itxura sinplia zekan jokua korapillatuta. Harrigarrixa benetan, Pinillak 90 urtekin idatzi zebala kontuan hartuta.