Etxebizitzia eta hipokresia
"Inquiokupacion" kriminalizaziño #KontzeptuGisa 😂 Komunikabidiak, piso multijabiak etorriko dan maizter-huelgian aurrian akojonatzen.
Baiña... berbetan segiduta, pertsona honek bigarren etxe bat daka, turistei bakarrik alokatzen detsana -ilegalki noski-. Zergaittik? Urte osoko maizterrak "pisua destrosata izteko" edo "alkillerra ez ordaintzeko" arriskua dakalako.
Alokabide programan pisua konpontzeko dirulaguntzak, eta alogera kobratzeko ziurtasunak komentauta, ez detse balixo, zer eta diru hori "ez dabelako Jaurlaritzak emoten, kontribuyente guztiok baiño". Ha zelako atxakixia! 🤦♂️
Hauxe markia! Alokairuko etxian "destrosua" poltsiko beretik urtetzen da (etxia, babes ofizialekua zein partikularrana izan), baiña "gaztian etxebizitza faltian arazua" konpontzia, iñoren arduria da. Norbere etxia, beraneantieri alokatzen segitziarren.
Etxebizitzian arlua garrantzitsuegixa da, merkado librian logika inmoralan mende lagatzeko. Interbentziñua ya!
PD: egunotan "inquiokupacion" kontzeptua ikusi dot telebistan, piso multijabiak etorriko dan maizter-huelgian aurrian akojonatzeko, eta arazo estruktural bat krimen arruntez mozorrotzeko. Oi etxejabe gaixuak, zer egin? Zuendako gauza eskasa: merkado libria interbenitzia, preziuak erregulatzia, eta multijabetzia errentagarrixa ez izatia. Hau da: pelotazo garaian ordaindu zenduan guzti hori ezin berreskuratzia.