Estitxu Robles-Arangiz’i buruzko monografikua
Aste honetan, Lekeitioko Arrakala Irratiko “Aittitta Raduga” saiuan, Estitxu Robles-Arangiz kantarixari buruzko monografikua izango dogu entzungai. Lapurdiko iheslari familia bilbotar ezagun baten sortua, 60-70ko hamarkadetan egin zan ezaguna bere abots harrigarrixa eta kantuen orijinaltasunangaittik. Sasoi latzak ziran baiña, eta nahiz eta leku askotatik deitzen zetsen kontzertuak emoteko, zentsuriak traba asko jarri zetsazen Hegoaldian; hala eta guzti be euskeraz kantatzen jarraittu zeban. Herrikidien partetik be arazuak izan zittuan: nahikua abertzale ez zalako edo, bere kontura ibiltzia gustatzen jakolako edo, baztartu xamarra egon zan eta gaur da eguna bere musikia ixa ezezaguna dala euskaldunen artian. Hain da eze, bere grabaketen bilduma eta berrargitarapena egin barik dagola eta hor zihar lortutako grabaketa kaskarrak baiño ezin leikezen topau.