Estalaktita exzentrikuak ez dagoz bakarrik Pozalaguan
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Aste honetan, Altamira azpiko tunelekin segidu dogu. Oin dala aste bi
egindako eskalada gaiñian dagon paso estutik pasatzia lortu dogu, eta
sorpresa ederra zeguan gordeta: galeria fosilla, ez oso haundixa baiña
berezi-berezixa. Batetik hormak fosillez beteta (rudistak) eta bestetik,
estalactita exzentrikoz osatutako guirnalda anaranjauak, fin-fiñak eta
luze-luziak, oiñ arte iñun be ikusi barik genkazenak. Gaurkuan argazki
dokumentalen bat edo beste etara badoguz be, hurrengo egun osorako
juango gara gela honetako argazkixak hartzera. Hau egindakuan, soka
instalaziñua erretirauko dogu leku berezi honen edertasuna babesteko.
Datozen zapatu bixetan, Urriko espeleosocorro Simulakro Orokorra ensaiatzen egongo gara Illuntzar mendixan, Iñeritzeko leza ezagunian (Urdaibai, Lea eta Artibai ibarretako sakonena, 350 metro).
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/