Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Espeleolaguntza kurtsillua Ojebarren

Espeleolaguntza kurtsillua Ojebarren

Oier Gorosabel 2008/07/01 09:00
Gogoratu batzutan lesiño larrixak dittuan jentia etara bihar izaten dogula, potzu altu, meandro estu edo katazulo txikixetatik; kontu haundixenakin ibillitta be, kolpiak jasango dittu zaurittutakuak eta babes guztia gitxi izaten da.


Ekaiñan 21an ADES espeleologia taldeko Idoia, Ane eta Oier espeleolaguntza kurtsillora juan giñan Ojebar'era (Cantabria), Euskal Espeleo Laguntza taldiak (EEL) konbokauta. Perfekzionamentukua zanez, Anek eta nik ezin genduan parte hartu (iniziaziñua egin arte ez); Idoia lur gaiñeko "Puesto de Manduan" egon zan bere papela betetzen, eta gu danei begira. Asko ikasi genduan, batez be nik kamillan sartu ninduenian. Lehelengo, leza baten kamillia bertikalian etaratzeko ariketak egin zittuezen.

ojebar2.jpg

Zaurittua horizontalian mantendu bihar da kosta ahala kosta. Halan be, paso estuak dagozenez unekada baten kamillia bertikaldu egitten da. Txirrika sistema berezixak bihar izaten dira, nahikua konplikauak. Sorosle batek kamillia bera manipulatzen dau, eta beste birek sistema osua aseguratzen dabe, bat  potzuan goiko partian eta bestia behekuan.

ojebar3.jpg

 

David Diezek (EEL-eko taldien koordinatzaille nagusixa) TEDRA sistema barrixa azaldu zeban. NICOLA

irrati sistemiakin batera, aurrerakada haundixa izan da espeleolaguntza munduan. Izan be, erreskatietan ezinbestekua izaten da lur-gaiñeko taldien eta lurpekuen arteko komunikaziñua eta hau frekuentzia bajuko uhiñen bittartez lortzen da.

 ojebar4.jpg

 

Sistema bakotxak bere abantaillak eta arazuak dittu, eta gaur egunian ondiok ez da lortu kablezko genefono

zaharren transmisiño kalidadia. Hamen dago gure Idoia "zapatofonuakin".

ojebar7.jpg

 
Espeleo-sorosliak kamilla barrixa probatzen jardun zeben. EEL-ek oiñ arte erabilli izan dittuanen aldian barrikuntza batzu dakarz zaurittutakuan seguridade eta erosotasunerako, eta eztabaidia egon zan honek erreskatian sortzen dittuan arazuak dirazela eta. Gogoratu batzutan lesiño larrixak dittuan jentia etara bihar izaten dogula, potzu altu, meandro estu edo katazulo txikixetatik; kontu haundixenakin ibillitta be, kolpiak jasango dittu zaurittutakuak eta babes guztia gitxi izaten da.

ojebar5.jpg

Egun politta izan zan Ojebarrekua. Beti da atsegiña beste herrialdietako cavernicolekin topatzia lantzian behiñ. Gu asko ikasi genduan, eta egun berian bueltau bagiñan be, han geratu ziran bestiak domekan koba barruko praktikekin jarraitzeko.

ojebar6.jpg

 

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019