Espeleolaguntza kurtsillua Ojebarren
Ekaiñan 21an ADES espeleologia taldeko Idoia, Ane eta Oier espeleolaguntza kurtsillora juan giñan Ojebar'era (Cantabria), Euskal Espeleo Laguntza taldiak (EEL) konbokauta. Perfekzionamentukua zanez, Anek eta nik ezin genduan parte hartu (iniziaziñua egin arte ez); Idoia lur gaiñeko "Puesto de Manduan" egon zan bere papela betetzen, eta gu danei begira. Asko ikasi genduan, batez be nik kamillan sartu ninduenian. Lehelengo, leza baten kamillia bertikalian etaratzeko ariketak egin zittuezen.
Zaurittua horizontalian mantendu bihar da kosta ahala kosta. Halan be, paso estuak dagozenez unekada baten kamillia bertikaldu egitten da. Txirrika sistema berezixak bihar izaten dira, nahikua konplikauak. Sorosle batek kamillia bera manipulatzen dau, eta beste birek sistema osua aseguratzen dabe, bat potzuan goiko partian eta bestia behekuan.
David Diezek (EEL-eko taldien koordinatzaille nagusixa) TEDRA sistema barrixa azaldu zeban. NICOLA
irrati sistemiakin batera, aurrerakada haundixa izan da espeleolaguntza munduan. Izan be, erreskatietan ezinbestekua izaten da lur-gaiñeko taldien eta lurpekuen arteko komunikaziñua eta hau frekuentzia bajuko uhiñen bittartez lortzen da.
Sistema bakotxak bere abantaillak eta arazuak dittu, eta gaur egunian ondiok ez da lortu kablezko genefono
zaharren transmisiño kalidadia. Hamen dago gure Idoia "zapatofonuakin".
Espeleo-sorosliak kamilla barrixa probatzen jardun zeben. EEL-ek oiñ arte erabilli izan dittuanen aldian barrikuntza batzu dakarz zaurittutakuan seguridade eta erosotasunerako, eta eztabaidia egon zan honek erreskatian sortzen dittuan arazuak dirazela eta. Gogoratu batzutan lesiño larrixak dittuan jentia etara bihar izaten dogula, potzu altu, meandro estu edo katazulo txikixetatik; kontu haundixenakin ibillitta be, kolpiak jasango dittu zaurittutakuak eta babes guztia gitxi izaten da.
Egun politta izan zan Ojebarrekua. Beti da atsegiña beste herrialdietako cavernicolekin topatzia lantzian behiñ. Gu asko ikasi genduan, eta egun berian bueltau bagiñan be, han geratu ziran bestiak domekan koba barruko praktikekin jarraitzeko.