Espeleoirudixak eta dardaria belaunetan
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Aste honetan, ERE famatuak espeleo gehixago egitteko aukeria emon deskue.
Eguenian, Josu Granja argazkilari famatuakin egin genduan osteria Ondaro
eta Zazpileizako haitzuluetara. Emaitzak, betiko legez, espektakularrak izan ziran:
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/12/ondaro-ta-zazpileizako-argazkiak.html
Domekan, barriz, hankak pizkat dardarka abixau giñan helburura: Aulestiako Iturtzeko leza arriskutsura, hain zuzen be, erreskate fitxia egittera. Gogoratu daigun bertan gertatu zala ADES-eko kidiak izan dogun istripu larrixena, oin dala ixa 20 urte, eta ordutik bueltau barik genguazela.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.espeleologia.info/