Eskoziako ugartietan
Erdi irakorritta laga najuan liburu hau, traza eskasa hartuta gaiñera: aberaskume kapritxosa baten istorixa jasangatxa, familixako giro ganorabakuan, danak neska txoriburuan burutaziño baten soiñuan dantzan (arraixo orlegi hori ikustia, hala egixa). Liburu txarra baiño txarragua begittandu jatan. Baiña hara nun, urtebete geruago lagatako puntuan hartu doten –liburuak amaitzia gustatzen jatak, ondo kritikau ahal izateko bada be-, eta pentsatzen hasi nok, ia Vernek nahitta ez ete zetsan emongo giro fribolo hori sortu, gerora datorrenakin gehixago kontrastatzeko.
Emoten jok liburuan fonduan erromantikuen ameskerixia (Helena Campbell), eta zientifikuen hoztasuna (Aristobulus Ursiclos) alderatzen dirazela. Olivier Sinclair erdibidian ipiñiko litzake (¿Vernen alter ego moduan?) erromantikuen aldera pizkatxo bat gehixago biharbada, baiña naturalezia zientzian begixetatik ulertziari ezetz esan barik. Honen kontura makiña bat egoera barregarri eta absurdo dagozak liburuan. Eta esango neuke ironixa puntu bat be badarabixala “Ossian” eta Walter Scotten zalienganako, eta sasoi horretan ixotutako “anchiñaco” denporenganako miresmen horretan.
Helena hori gertakarixen erdi-erdixan kokatzen dan arren, akziñua ez dok alperrik 1881 urtian gertatzen eta beleta/florero inkonsziente papela betetzera mugatzen dok, nahiz eta pertsonaje guztien gorabehera eta tramen motorra izan, baiña liburuan muiñian momentu baten be parte hartu barik. Behiñ baiño gehixagotan emoten jok plastateko pare batekin bera baretzeko gogua. Sign of times...
Partridge eta Bess zerbitzarixen papelak be atentziñua deitzeko morokua dok. Verneri buruz asko idatzitta dagok eta biharbada egongo da honi buruzko zeozer be; baiña zerbitzarixen gizatasunari buruzko aldarri trazia hartzen detsat; biharbada victoriar sasoian modan ipiñiko zan eurenganako bazterkerixia edo...
Eskoziako mapa bat eskutan irakortzeko moroko liburua, edozelan be, biajia hobeto gozatzeko.