Eskorbuto aditzen - 1993tik 2025era arte
Horren ordez, "Kalaña" diskua entzun juat, ahal danik eta belarri neutruenekin. Eta ona begittandu jatak. Kantu batzuk, oso onak be ("Una vena en la cabeza"... Toke folk-punk bat be somatu jetsat, segidilla extremeñua??). Eta bueno, Jualmak egindako kantu bat be ba jagok ("Si tu estuvieras aquí"), zirraragarrixa be ba dana: bere azkena, eta Josuri eskindutakua. Orduan: aurrekuetatik desbardiñegixa dok, talde bera dala esateko. Baiña diskua, disko moduan, ona begittandu jatak; eta ez nok hori uste daben bakarra kontizu.
Linea berian, "Dekadencia", hamen be kantu majuak (albumari izena emoten detsana adibidez), eta folk ikutu xelebriak ("Kemando la vida" kantuan zer, eta gaitak!). Kritiketan, letren xalotasunan kontura katxondeo nahikotxo ikusi juat. Tira; ez dok izango ba, Josu eta Jualma sofistikaziñuan eta sutiltasunan ikurra ziralako! (orraittiokan).
Ostian, beraz, Pakok txiklia gehixago ez luzatzia erabaki juan; eta -neretako erabagi egokixa hartuta-, Eskorbuto izena erabiltziari laga. Eta punto honetan... berbetan hasi zuan. Izan be, azken astietan ikusi-entzun doten material audiobisual mordua ikustian, deigarrixa egin jatak, urtietan, Josuk eta Jualmak emondako elkarrizketetan, Pako beti ixilik agertzia. Gehixenetan bertan egoten zan, bestiekin, baiña tautik esan barik. Gustora entzun/irakorri juat ba, azkenian, bere boz propixua; eta metalgin prototipikuan estiluan (biharrangaittik najabilk, ez musika estiluangaittik), labur eta zorrotz esan jittuk gauzak, zentzudunak gaiñera. Hamen elkarrizketa onenak nere ustez:
- 2008 Roberto Mosok, audioz
• 2025ko maiatzian fan mexikar batzuk, idatziz
Mosori aittatu jetsan ez zebala baztartzen Eskorbuton izena barriro erabiltzia, material aproposa bildu ezkeriok. Eta halaxen egin jok, 2023an, 3 kantutako EP batekin: "Reino sin futuro". Eta sorpresia: interesgarrixa, produkziño txukuna, gaur egungo estudixuetako baliabidiak aprobetxauta (Alik-ek eta Pakok grabau ei juek dana). Abots aldetik gehixago gustau jatak: aurreko diskuetan Jualman errejistrua imitatzen saiatuta, "nahi ta ezin" pixkat zuan; baiña azken honetan hortik libriago ibilli dirazela emoten jok (Pakok berak kantauta!), eta hori mesederako izan dok, duda barik.
Ea halako gehixago datozen, ba. Neretako, benetako plazerra izan dok Eskorbuton gaiñeko eguneraketa hau. Klasikuak gaur!