Eskorbuto aditzen - 1992/93
1992ko aprillian, hirurak bizi zirala, Matixenan azken kontzertua emon juen; halan be, egun horretako elkarrizketa honetan Jualmak kontatzen dabena entzunda, bajirudik Josu bera ez zala han egon (Suicidas, 1992, 12' ingurutik aurrera). Hurrengo hillian hilko zuan-eta. Orduan argitaratu zuan aurreko hillietan ETBko "Al día" saiorako grabautako elkarrizketa famosuhori ("Iosu Expósito, bajo el caballo"), nik ondiok ikusi barik euki dotena, gaur arte.
Josu hil eta gero, beste bixak argi jeuken taldiakin segidu nahi zebela. Jualmak hamentxe kontau jeutsan Roberto Mosori, Pako eta bera kantu barrixak egitten jiharduela, 1992ko iraillian edo urrixian diskua etaratzeko. Baiña orduantxe Jualma bera hil zuan, urrixian.
1993an, egindako kantuak hartu eta grabau jittuan Pakok, hiru musikarik lagunduta: Iñaki "Gato" Huarte, Garlopa ("Escombros" taldeko beteranua) eta Urko Igartiburu. Diskua "Aki No Keda Ni Dios" izan zuan, eta ezagun dok Jualma eta Josun eskua, lehengo lepotik burua.