Eskorbuto aditzen - 1986
1986xan "Anti todo" super arrakastatsua (nik gerora ezagutu dotena, baiña Eskorbuton gauza guztiak legez, testuinguru barik). Disko hau urten zanian, urte hasieran, nik 14 urte najittuan, eta Itzion EGBko 8garrena egitten najiharduan. Urte horretan estraiñekotz ikusi najuan punki bat, kateduna-eta: klasian nere onduan najeukan, José (ez Jóse). Errepikarixa, gu baiño nagusixagua, tipo lasai eta paketsua, ondo konpontzen nintzuan berakin. Halan be ha bere rollora joian, boligrafozko grafiti antitoduak egitten-eta, baiña punk apostolua izan nahi barik: beraz, haren bidez ez najuan Eskorbuton barririk izan.
Aprillian, Gernikan emondako kontzertu baten grabaziñua be topau juat, Zona Cerok 2018xan argitaratuta.
Nik uste juat orduantxe izango nebala Eskorbuton barri, 1986 amaieran. Izan be, orduantxe argitaratu juen "Impuesto revolucionario" zuzenekua. Horretara, ordura arte petit comitean izandako arrakastia kalera zabaldu zuan. Jente gehixenak orduantxe izan ei juan Eskorbuton barri; baitta nik neuk be. Zihetzago esanda, "Ya no quedan más cojones, Eskorbuto a las elecciones" lelua, eta "Más allá del cementerio" kantuan lehelengo bertsuak dittuk neure akorduan dakadazen Eskorbuton lehelengo oihartzunak; bixak urte horretan argitaratutakuak. Urte amaieran (ni ya Institutuan nenguala, BUP 1º egitten), "Ya no quedan más cojones, Eskorbuto a las elecciones" EP-a etara juen, fanzine batekin. Honen entzunaldittik, "La sangre, los polvos, los muertos" egin jatak deigarrixen, Josuren fatalismo eta egittura berezixakin, orduko punk kantuen aldian hain diferentia.
Dibertigarrixa izaten jiharduk testuinguru mainstreamakin alderaketia. 1986 urtiari dagokixonez, hónek izan zittuan greatest ittuak: "Rufino", "El imperio contraataca", "Say you, Say me", "Lili Marlen", "Si tu eres mi hombreeee y yio tu mujeeeeer", "Al calor del amor en un bar", "Love missile F1-11", "La Puerta de Alcalá", "Marta tiene un marcapasos" (lehelengo hate musikal sentimenduak), "Rock me Amadeus", "A kind of magic", "Cruz de navajas", "The lady in red", "A quién le importa" (ondiok gero hartuko zittuan konnotaziño LGTBI+xak barik), "El ruido de fondo", "Geronimo's Cadillac" (hate, cringe zein erakarpen isilla, Instiko musika klasian kritikia lantzen gajenduan, eta "berde" jarri gajenduzen hair-pop-kontratenore-brontzeatuok, guk eruandako Eskorbuton zinttian aldian; baiña punki/pijo pikien aurreko pose hutsa zuan, nik ez najuan-guria entzun be egin-eta), "Oreina bila" Haizearen kantu instrumental ederra, gure etxeko sukaldeko girua gogoratzen destana, "Pello Joxepe, tabernan dala...", Oskorrin "In Fraganti" ("Aita San Miguel", "Ostatuko neskatxaren koplak", "Hau da debilidadea", "Atzo goizean", "Arin bero"), Mikel Laboan "Bat-hiru", Kaxianon "Itsasontzi baten"... Sasoi honetan hasi nintzuan arrebianeko kate musikalian mixtapeak grabatzen, Radio Eibartik-eta