Eskorbuto aditzen - 1985
1985ian, "Eskizofrenia" etara juen, lehelengo LPa (Twins). Proposamena Markina-Xemeinen emondako kontzertu baten ostian etorri ei jaken, Iñaki Bilbao PanPot-en eskutik; hamentxe kontatzen juek. Simmons baterixa sintetiko horribliakin grabauta, orduko beste talde asko legez. Honekin itxuraz Espainian famia etorri jaken; eta La Bola de Cristalen be agertu zittuan "Os engañan" kantatzen. Programiori ikusten juen umien artian neu be egongo nintzuan kontizu, 13 urterekin; baiña ez nauk gogoratzen.
Ni, nere sukaldeko radixuko soiñu bandiakin segitzen najuan, alfonbran etzinda eta Pulgarcito irakortzen. Eta Lekitton, herriko yonki batek bizikletia ohostu jestan (handik egun batzutara, arrebiak eta amak berreskuratuko zebena, yonki gaixua harrapatuta). Hónek dittuk 1985 greatest ittuak: "Haika mutil, jeiki hadi...", "Zu bezelakoa naiz, oi gaua...", "Amets bat / Beti egoten nintzen / Haren bisitan zai...", "Cómo pudiste hacerme esto a mí, yo que te hubiese querido hasta el fin...", "No te aguanto más -uh-uh- eres muy aburrido, no te acerques jamás...", "Seré tu amante bandido, bandido...", "Mami, el negro está rabioso, Quiere pelear conmigo, Decíselo a mi papa...", "Night to night, Gimme the other, gimme the other...", "We are the world, we are the children...", "If you love somebody, set them free...", "Live is life, na na, na nana...".