Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Eskorbuto aditzen - 1984

Eskorbuto aditzen - 1984

Oier Gorosabel 2025/07/30 14:49
"Zona Especial Norte", eta beste

1984ko Zona Especial Norte dator gero (Spansuls, RIPekin erdibana), hau be ezagutzen nebana, soiñu kalidade onakin. Baiña urte honetako beste grabaketa bat be topau juat, Bilboko Aste Nagusian emondako kontzertu batena "Que corra la sangre". Super interesgarrixa. Ordurako abertzaliekingo polemikia martxan jeguan, eta etxakixat horregaittik-edo, baiña zuzeneko hori oso jente gitxiren aurrian jo juen. Soiñuari aittuta, ezagun dok ez zeguazela 20-40 ikusle baio gehixago, kriston anbientiakin hori bai: jentia eszenarixora igota, poliziakuak mikrua hartu eta llamada al orden eginda... "queréis ver a Eskorbuto, o a la gente?" A LA GENTE!! ("Oh no!" kantuan hasieran). 

Urte horretakua dok, baitta be, topau doten elkarrizketarik polittena: lehen aittatutako solasaldixa, Erandixon egindakua Roge Blasco eta Roberto Mosokin. Ordu ta piko dok, baiña osorik entzutzia merezi jok! 

Hain zuzen be, 1984 urte horretxetakua dok nere lehelengo punk oroitzapen konszientia. Jon Gallastegi auzoko lagunan etxian izan zuan; Jon ni baiño urtebete zaharragua zuan, eta erdi ezkutuan (mahai baten azpixan, zehazki), cassette reproduktore bat ipiñi jestan, bertatik soiñu enigmatiko eskatologiko hau botata: "...come mierda higienizada, come mierda concentrada, come mierda deliciosa...". La Polla Recordsen lehelengo diskua, "Salve". 

Etxian ez gajenkan radiocassettik, beraz gure sukaldeko radixotik mainstreama urtetzen zuan: "Ene maite, ene maite, ene maite Kattalin...", "Tirauki-triki-trauki mailuaren hotsa...", "Gure Violeta maitea, dantzan egizu martxea...", "Gaur goizian jeiki naiz, suerte onian...", "Aita semeak tabernan daude...", "Guretzat berdin dira astea eta jaia...", "Oi Pello Pello, logale nauk eta jinen niza ohera...", "Korrika, korrika, sartu hadi Korrikan...", "Agur zoriiionak irabazleari, itsasoa ez da agortuko oraindikan...", "Thriller", "El pistolero ha llegado ya a la ciudad...", "Qué bueno, qué rico, qué lindo París latino...", "Cae la noche y amanece en París...", "Lady, lady, lady se pinta los ojos de azul...", "Una de dos, o me llevo a esa mujer...", "I just called to say I love you...", "Arturo, no seas tan duro...", "El tiempo pasa tan despacio en Sildavia..."

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025