Escoria
Nik be goguan jittuadaz-eta, 17 urte nittuanian, zirraria eragitten zeskuen elementuak. Neska fatalak, eta mutil arriskutsuak. Drogak, eta rokanrola –sexua etxakixat-, eta begiratu asko, eta nahi ta eziñ, edo ausartu ez, eta halan pasau jakuan denporia. Eta bistaz galdu najittuan.
Lehengunian, orduko “arriskutsu” kuadrillia ikusi najuan Untzagan. Kuriosua, eze, oin dala 20 urte ez ziran alkarrekin ibiltzen: edade diferentietako jentia zuan, sasoi desbardiñetan ezagutu nittuanak, baiña hara nun alkarrekin amaittu daben. Itsas hondakiñen modura, barku desbardiñetatik etorri arren atxetan alkarrekin amaitzen dabenak. 40 bat urte inguruko jentia, nere edadekua, mozkorra, hagiñik barik, desoreka mental larrixan sintomekin, kaletik zarataka... Ez najuan lotsarik, edo indignaziñorik sentidu; ez nintzan pozik jarri be, antxiñako jente “guayxa” zertan geratu dan ikustian; kanposantu bateko epitafio errukitsua ipintzeko gogua izan najuan, baiña etxataan ezer okurridu.
Etxuagu esango tornuan biharra egittia honen parekua danik, baiña gai honi buruz pentsatzian ekidineziñezkua dok “Felisin el vacilon” kantua gogoratzia.