Ereñoko kanteran
Asteburu honetan, taldeko kide barrixak Ereñoko kanteran trebatzen ibilli gara. Izan be, haitzulo horizontaletan edonor ibilli leike arazo berezi barik; baiña leza bertikaletan ibiltzeko "yumar" sistemian gorabeherak ondo ezagutu bihar dira, seguridadiakin ibiltzeko. "Los experimentos, con gaseosa" egin bihar dira; kanteran alegia. Gero lurpian, illunetan, bakarrik eta lokatzez beteta ezin diralako akatsik egin.
Datorren asteburuan, Amorotoko Trakamaillen aurkittutako bidia exploratuko dogu, lurpetik Ispasterreko Elexalde auzora eruan ahal gaittuena. Oso interesgarrixa.