Ene Jesus
Hainbeste bidar entzunda tostoi bat zala, irakorketa/sufrimendu saio batera prestatuta sartu nintzuan ete ederra sorpresia hartu. Asko gustau jatak. Egixa dok bai, idazkeria oso arrarua dala eta bere sasoian ez zala ondo salduko ez, baiña zoro baten pentsamendu fragmentarixo eta misteriotsuan sartzia faszinantia dok. Batetik, zoroetxera eruan daben gertakarixak dagoz, eta etxuagu jakitzen zihetz gertatu dana, baiña usaindu bai. Bestetik, bere ziegan ohian sartuta geldi dagoneko situaziñuan autodeskribapena, fragmentarixua bebai; ederra begittandu jatak egin-nahi-eta-ezin dagoan pertsonian ataskuan kuadro psikologikua, oso erreala. Liburutik txarrena: Juan Jose Lasak idatzittako epilogua, azaldu ixa ezebe ez dabena azaltzen eta “Pisuerga Valladolidetik pasatzen dala probestuta”, aman figura generikuan gaiñeko psikologia-fikziño txapa bat begittandu jatana. Hori kenduta, kategorixako liburua.