Emakume izaeria eta kezkak
“Femeninotzat” hartzen dan literatura klase horretan badira ezaugarri batzu –ez dittudaz zerrendatuko, ez dot hankia sartu nahi- eta esango neuke nobelionek hórrek topikuetan igari egitten dabela crawl, bizkarrez zein braza estiluan. Andrazko batek idatzitta, andrazko protagonistiakin eta andra baten billa nobela osuan zihar. Eta, ez dot esango inkomodo egon naizela –iñundik iñora, oso errez sartu naiz eta jarraittu dot dana-, baiña bistan da idazlian kezkak ez dirazela neriak. Berebiziko eta funtsezko dan muiña, detektibe protagonistia eta bere ehizia mobitzen daben “zer bital” hori ez dala neri mobitzen naben bera. Hori dala eta, pixkat “hotz” laga naben liburua izan da hau. Baiña txarra ez da! Beste barik, neu naiz arima sinplia, planteamiento-nudo-desenlace horretatik etaratzen nabenian lekuz kanpo egoten naizela.