ELMA birringaillu bat
Ume-umia nintzuan, baiña ondo gogoratzen juat Isasixan jeguan tramankulua; seguraski, ni entretenitzeko, ogi koskor batzuk emon eta ámamak maratilliari eragitten ipintzen nindualako.
Horregaittik, 1993an Valenciako Fira Alternatibuan bigarren eskuko bat ikusi nebanian, ez najuan zalantzarik egin: poltsara! Harrezkero, bizi izan naizen etxietan lagundu nok, eta gaur dok eguna korrientian erabiltzen dotela. Gure etxian ez dok ogi rallaurik erosi bihar izaten!
Oin dala aste batzuk instagramen esegi najuan argazki bat -betegarri modura-, eta arraixua! Zelako arrakastia gero! Jentiari asko kostau jakon zer dan asmatzia; dibertigarrixa izan zuan, eta hori dala eta, semiak lagunduta bideotxo bat egin juagu, hamen posteridaderako lagatzeko.
Ez nekixan, ostera, euskal produktua dala! Artikulua prestatzen nenguala egin juat billaketia, eta emoten dabenez, ELMA fabrikia Arrasaten sortu zuan. Historia luzia jaukak, baiña, eta enpresa askoren modura eskurik esku eta lekuz leku pasau jok urtietan zihar; hala, emoten dabenez, gaur egunian Bittorixan dago, eta ondiok elikagai manipulaziñoko tresnekin segitzen juek.