El Salvador, lehen kontaktua
Errezelua dakat, nik emakume hau ez ete doten ezagutu Diaspora Vasca taldiakin ibilli nintzan sasoi hartan. Internazionalista asko ibiltzen ziran atzera-aurrera, eta nik askotan ez neban oso ondo jakitzen zeintzuk ziran. El Salvador? La Pollaren abestiren bateko aipua, eta lagun batek lagatako musika-zintta bat kenduta, ez nekixan ixa nun zeguan be, eta gitxiago hango gorabehera politikuen barri. Beraz, Odriozolak bere erresistentzia guztiak egin ostian (bere bizitzia interesgarrixa ez zalakuan), pozten naiz azkenian amore eman izatiaz, eta epiloguan esaten daben modura: "Agian nire historia idatzita, jendeak, El Salvadorko historiaz gehiago jakingo du, eta hemengo jendeaz eta herrialdeaz interesatuko da". Horixe gertatu jata neuri eta, leku ezezagun batera leihua zabaltzia legez izan da.
Interesgarrixa egin jata, baitta be, liburuan egitturia; adabaki-lekukotasunez osatutako kontakizun collage bati formia zelan emon leikixon erakusten dabelako, erreiterazioan sartzeko arriskuak, neure idazlan propio baterako kontuan hartuko dotena.
PD: bide batez, liburu honetan agertzen diran izen batzuekin, "pertsona interesgarrixen detektoria"ren pilotua ixotu jata. Julio Cesar Monge honekin, adibidez.