El "borde" de Orio
Gizon kosmiko honekin berradiskidetzeko balixo izan destan liburua. Oso zalia izan ostian, bere sasoian txakurran salara bialdu najuan: rekopilaziñuekin eta refrito sinfonikuekin nazkatuta egotiaz gain, kontzertu baten ikusteko aukeria izan neban (estraiñekotz): eta inpresiño eskasa hartu najuan, hain serixo, hain zorrotz musikuekin... Orduantxe sortu neban “Benito Lertxundi, Txomin Artola eta Mikel Laboa Erretiratzearen Aldeko Klub” unipertsonala. Halako baten, baiña, gauza barrixak egitten hasi zuan; abotsakin inbestigatzen jardun zebala erdi-entzunda najeukan; kreatibidade krisisen bat be pasauta zekala... Nere erreserba hori gaur arte mantendu badot be, handik eta hamendik entzutzen najittuan kantu soltiak gustatzen jatazen, egixa esan. Eta bueno: hau irakorri ostian, seme prodigo modura, barriro bueltauko nok Beniton besuetara. Abandonau nebanetik honako disko guztiak jiratzeko eta lasai entzutzeko pendiente jakadaz.
¿Zer ikusi dot, ba, liburu honetan, Lertxundi bere tronuan berrezartzeko? Hasteko, bestien onespenak ezer gitxi inporta detsan tipo bat; hori bakarrik asko dok neretako. Kristau sutsu desengañatu bat, naturalezian zale bihurtuta. Biajatzia eta planak asko gustatzen etxakona. Bere ikuspuntuak onenak edo baleko bakarrak ez dirazena siñisten dabena (hau be gustau jatak), eta ikuspuntuok papelian ipintzia gogo txarrez hartu zebana, hasieran.
Izan be, ariketa kuriosua egitten juek “Markuez” eta Aristik, liburuko protagonista ez, baiña partaide ezinbesteko bihurtuta. Onerako, nere ustez. Nahiz eta, hain zuzen be horretxengaittik, erdi-azken parteko astuntasunan errudunak be ba dirazen. Jeneralian liburu irakurterreza dalako, protagonistian hainbeste gauza ezezagun, humano eta sinpatiko azalduta, Ez Dok Amairu sasoikuak eta gaur egunguak; baiña Lertxundin aipu metafisikuak –ez asko- hartu eta anpliau egitten jittuek, nere gusturako larregi. Baiña jeneralian idazle bixen kontuak, euren pertsonalak izanda be –Benitori buruz edo ez- liburuan helburuari laguntzen jetsek. Lertxundik Aristiri emondako kalabazak... Markezen hilzoriko lagunanak... “la peña petril”...
Hori: “el borde de Orio” atzera bardo bihurtu jakula.