Egunkari argi illuna
Autore honen lehelengo liburua dotela uste juat, nobelia barik bizipen pertsonalen kontakizuna, alabian gaixoaldixan idatzittakua. Idazlia pixkat ezagututa, pentsau lajeikek "Isabel Allende faktore" bat gehittu biharko detsagula bertan kontautakuari, hau da, realismo magikuan dosis politta. Baiña horri eta umoriari eskerrak, kontakizuna arindu egitten dok, pare bat une oso dramatiko -lagungarririk bape bihar ez dittuezenak- gosez irunsteko.
Paperjale.eus-en irakorri ahala botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):
- Erbesteko urte (ez hain) interesgarriko bizipen pertsonalen ostian, zihero engantxau naben azken zatixa: alabiari agurra eta hiltzen laguntzia. Mundu mineralerako azken pausuak bizi izan dittuan edozeiñek ezagutzeko moduko egoerak, ezinbestian norbere esperientzia gogor baiña ederretara eruaten gaittuana. Amaiera pozgarrixakin, zeozelan esateko.
- Eta kolpian osteko gizarte terroristian deskribapena... buf. Oin arteko kontakizuna interesgarrixa izan dok, baiña honek... zirrada berezixa emoten jok. Nik neuk, Txileko diktadurako azken urtietan, ez najeukan ondiok kontzientzia politikorik. Gogoratzen dotena, anekdota hutsak dittuk: Stingen kantuak... Pinocheten irudi estrafalarixua... Gerora etorriko zittuan Victor Jaran musikia ezagutzia, bere historixia, "Yo pisaré las calles nuevamente", epaiketen lekukotasunak, lagun txiletarrak -argentinuen aldian hain diskretuak, hain apalak-, doluzko cuecak, "Todo Cambia"... Irakortzen nabillen honek hutsunez betetako puzzlia betetzen laguntzen jabilk.
- Karta luuuuze modura planteautako liburua dok, urjentziazko egunkarixa, familiako kontakizunakin txandakatuta. Deigarrixa egin jatak, zelan heltzen detsan idazliak Allendetarren euskaltasunan topikuari. Eta, bistan dok, osaba Salvadorren gauzak gero eta pixu gehixago hartzen juek, 1973ko iraillan 11ko kontakizun zirraragarrira allegau arte.