Egun bortitzak
Amaiera kanonikua ez daken liburuak gustatzen jataz. Edo ipoin afrikarrak. Ohitturazko planteamiento - nudo - desenlace garapena erosua da, eta oso kontakizun gustagarrixak emoten dittu -ondo dakitt nik- baiña batzutan kontakizunari egittura ausartagua emon leikixo, eta emaitzia bikaiña da. Liburu honetan legez. Batzuetan, gaiztuak txarto amaitzen ez daben, eta onak irabazten ez daben istorixak be irakortzia komeni izaten da; bizitzia gehixenetan halakua da eta.
Liburua ez da didaktismuan jausten ("akats" gustagarrixa hau be, neretako) eta idazliak ez dau indarrik gastatzen Espainiako Independentzia Gerrian testuingurua azaltzen. Gauza batzuk kontatzen dira -burrukan dagozen alde bixen arpegi txarrak, esate baterako- baiña hori ez da kontakizunan parte nagusixa. "Buscavidas" historia hau bardin gertatu zeikian beste sasoi eta leku baten.
Kontakizun laburra, garbixa, eraginkorra, txorradarik bakua. Bizitzia be, batzutan, halakua da eta.