Didaktikuegixa
Engantxau ez naben liburua; azken arrantzatik hona pasau dan denpora luzia ikustia baiño ez dago. ¿Zein dan nere kejia? Biharbada liburu zerebralegixa dala. Hasieria dok ederrena, amerikar topikua modu gaiztuan ridikulizatzen dabenekua (armazalia –gauza guztien gaiñetik-, gauza haundixen zalia, “masa” modura errez mobilizatzen dana, danetik espektakulua bihurtzen dabena, espezialistia –unibertsalistian antonimo legez hartuta-...). Gero, baiña, zuzentasunari kontzesiño bat eginda, paristar kaskarin, snob eta ausartegixa sartzen dau, amerikanuen hasarria bardintzeko-edo... Gero ba tira, ikusten nabillenez Verne jaunak bere liburu guztietan emoten dau zeozerri buruzko lekziñua, eta oinguan helburu didaktikuak astronomia eta kañoigintzia zittuan. Helburuak betetzen dittu, bai; modu entretenigarrixan, bai; baiña pizkat animarik bako liburua geratu jakon Juleseri. Eta amaieria... kritiko literarixuak “amaiera irekia” esango detse horri, baiña arrantzale zehe honek “amaiera biribildu bakua” dala pentsatzen dau.