Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Dibertidu eta ikasi

Dibertidu eta ikasi

Oier Gorosabel 2024/03/01 14:09
Maitasun kapitala, Karmele Jaio Eiguren. Azal biguna, 240 orrialde. Euskara hizkuntza. Elkar(e)k argitaratua. ISBN: 9788413603605

Gaixan interes minimo bat eskatzen jok (abentura nobelian billa datorrenari, etxakok gustauko), baiña behiñ harixan sartuta, oso egittura efektibua daukan liburua. Historia interesgarri bat, liburuan zihar interesez eruaten habena, eta tartian historia horrekin bat datozen aipuak, kontakizuna irudiz eta kolorez janzten dabenak. Bide batez, historixiakin integrauta bebai, gaixari buruz idatzi daben autorieri buruz ikasten juagu, jakinmiña ixotzen daben pilulekin. Oso liburu intelijentia!

Paperjale.eus-en lagatako iruzkiñak, atzetik aurrera:

  • Bueno, ba korapillua nahikua egokiro askatu dok: - Matxirularixak, azken unian, benetako maittasunan tximistiak jota erredentziño XabierLetetiarMoment hori jaukak. Mmmm... bueno. Bizitzia barkatuko jetsagu Jaiori. 😜 - Laiak tesisa irakortzen daben pasartia, publiko ausente guztiakin, nahiz eta oso hollywoodianua izan (txalo sinkronizatuan hastia falta zuan), ondo jagok. - Amaierako autoestima ariketa Klimtiarra be, idem de lienzo.
  • Eta halan be, uste juat laster sorpresa bat datorrela. Etxuat espektatibak altuegi ifiñi nahi, baiña... traza ona hartzen jetsat asuntuari. Bestalde, zelako penia liburua laster amaittuko dala, joder.
  • Dana dala, gauza baten be huts egitten dabela begittantzen jatak: etxakixat nahitta ala deskuidoz, baiña gizonezko antagonistian pertsonajia karikatura bat dok. Esan gura dot: protagonistan eta bere lagunetan, emakumien izaerian eta maittatzeko formen espektro zabala ikusi geinke (artelanen eta idazlanen bidez anplifikatuta eta edertuta). Baiña gizonezkuan erretratua askoz be sinpliagua dok, arketipo bat: matxirulotasunan alderik makurrenen sintesisa, pertsona bakarrian. :-) Horretara, nekez sinistu lajeikek protagonistia -emakume burujabe, jantzi eta sendua- halako "pajaruakin" horrenbeste maitemindu izana. Liburuan oiñ arte kontatzen danak, behintzat, ez jok halako furixadarik justifikatzen!
  • Zelako ondo idatzitta dagon liburua, oso gustora irakortzen najabilk. CarsonMcCullersak, AleksandraKollontaiak eta bestelako aipu feministak ugarixak dittuk -tesisan bueltan dabizen hiru emakumien eztabaidan testuinguruan- baiña ez dittuk astunak egitten, ondo ekarritta jagozak, eta lau-bost planotan egindako kontakizunan barruan (errekurtso ona, hori) liburuan erritmua ez juek eteten. Ikasi eta entretenidu!
  • Elementuak mahai gaiñian jagozak: (ustez) maittasun erromantikuan tranpan bete-betian jauzi dan emakume ahaldundu bat - Eskrupulo gitxiko txortalari hotz bat - Maitemiñezko furixadia. Elementuokin, idazliak bere tesisa aurkezten jok. Horixe entzunda najeukan, eta gauza akademiko astuntxo bat espero najuan. Baiña ez: elementuok gitxigorabehera ezagutzen dittuan edozeiñek ulertzeko moduko era kaletarrian, eta aipu artistikuekin lagunduta (ez dok bape astuna edo pedantia), irakorketia bizi-bizi joiak. Liburuan egitturia, edo suspentsia, ondo pentsauta dagola jirudik.
  • Gustatzen jatak ba, artelanei erreferentziak egiteko jolas hori. Liburuan irismen anplifikatua, kanpuan info gehixago billatzia.
  • Ondiokan erderaz errezago irakortzen juat, euskeraz baiño; zentzu horretan, idazkera erreflexibo hau pixkat korapillotsua egitten jatak. Halan be, gaixan interesak aurrera tiratzen nok, eta uste juat arazo barik irakorriko dotela.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024