Diapositiba kolorez
Ez dakitt ze mekanismo psikologikongaittik ete dan, baiña argi dago galtzaillien historixak gustatzen jakuzela. Halakua da hau: Francoren Espainian, bihargiñen giruan hazi dan ume batek kontatzen daben auzo-historixa bat (ba ete dago gai honekin azpigeneroren bat definiduta?? halako asko dagoz eta), bizirauteko kristonak eta bi egitten dittuan jentian peripeziak, eta -danen gaiñetik nagusitzen dan- emakume amargatu eta amargatzaillian erretratu zirraragarri eta garratzakin. Galtzailliak, frustrauak, pikaruak, eta amaieran kolpe batekin -happy end barik- amaitzen dan historia errealistia. Liburuan idazkeriari buruz, estilo bizixa eta irakorterreza da, harixan interesa ondo mantentzen da puntatik puntara.