Despiste joko farlopaduna
Azkenaldiko magnetismo misteriotsu horren eragiñez, XIX gizaldi hasierako gauzei buruzko beste liburu bat etorri jata eskura, Jun-Etorri bidaien bookcrossing puntuan jasota. Bere sasoian liburu honen pelikulia egin zan (Bigas Teta; ikusi barik dakat), eta hori gogoratzen neban: Godoy, Goia, Albakua... Ez neban uste, baiña, thriller moduan egingo historixia topauko nebanik. Gustau jata. Itxuraz ondo dokumentauta dago, eta historixan hari nagusixan baztarretan, orduko giro politikua eta soziala ikusi geinke. Halan be, nobela historiko guztietan lez, inseguridade pixkat emoten dau ez jakitziak zer dan egixa, eta zer lizentzia literarixua (pertsonajien erretratu psikologiko sakonak, barrena, danak asmautakuak izango dirala uste dot).