Denian
Gero, Deniako alde zaharretik pasiua. Pentsatzen neban modura, politta dok; eta gaztelu itzala jagok sasoi bateko kaliak barruan hartzen. Errespetua emoten juek hamen hain ugarixak dirazen gazteluak; antxiñan gerrako 1º lerrua izan ziraneko oroigarri isillak, eta oso ondo kontserbautakuak. Hortan genbizela, sorpresia: gazteluan muiñua azpittik puntatik puntara traspasatzen daben tunel luzia, dinamitaz zabaldutakua. Bertan topau dogun plaka batek diñonez, 36ko gerran errefujio antiaereo izateko eraikittakua. Eta oroitzapen gehixago. Egixa dok, hau gune errepublikazalia izan zan gerrian azken parteraiñok, Alberique, base aeronautikua, arma fabrikak, “naranjerua”... hamengo zaharretako batzuk izango ziran ba, emakume eibartarrak biharreko buzo urdiñakin ikustian harritzen ziranak.
Trinkete zahar bat topau dogu be, itxitta, pilota balentziarran sasoi hobien lekuko.
Portu industriala, arrantzalien portua, kirol portu bixak: itxasontzi asko, baitta arrantzalienak be. Egurrezko arrastreruak. Alde illuna, kinkixak, sua kalian, jentia burruketan; hotelak eta dizdiria beti dakelako alde illuna. Kotxe zaharran ibiltzian bentajak.
Gabaz, Canal Nou-ko teleserie baten “Vaya Semanita”-ko ekipo zaharreko neska bat topau dogu... ¡balentziarrez berbetan! Serie aboziñaua, antxiñako gizarte klasista baten gaiñeko kulebroia, nun aberatsak gazteleraz eta basarrittarrak balentziarrez berba egitten daben.