Como te digo Rodrigo
Jentia manejatzeko bere abilidadia gitxittan ikusi juat (onerako diñot): prestatzen ziharduala, argi eta garbi laga dau espektakulua danendako dala, eta gurasuei mesedez umia laga eta gero ez alde egitteko terrazita batera, eta horren ordez bertan egoteko ia euren umiendako egokixa dan edo ez dan erabagitzeko. Hau asko gustau jatak.
Izan be, Rodrigo honen beste ezaugarri bat agresibidadia dok, eta printzipioz hau be ez jiñuat txarrerako (“comerse el escenario” kontzeptua). Bai aittatuko juat, halan be, komentario batzu etxatazela gustau, adibidez:
- “¿Sabéis cómo funciona esto? Cuando haga X aplaudís; se llama educación”. Txalua merkeegixa dok batzuendako; nik, ostera, gustatzen jatazen gauzei bakarrik txalo egitteko ohitturia jaukat.
- “Es la diferencia entre pagar antes o después; aunque claro, la mitad de los que estáis aquí os váis a marchar sin dejar nada (jentiak barre) ¡Pues a mí no me hace ni puta gracia!” (Horretarako, minuto bat lehenago ramalazo romantiko-bohemixuak jota zera esanda: “El precio mínimo de este espectáculo es... un aplauso”).
Denpora pillo bat pasau jok preliminarretan, eta horrekin batera jentia erakartzen; honetarako be bere abilidade harrigarrixa gustau jatak. Espektakulua bera hasi dabenian, gaiñera oso ona emoten zeban (honi etxakozen gauzak lurrera jausten, beste hari modura). Hori dala eta, penaz geratu nok osorik ez ikusteko, eta dirua txapelera botatzeko gogoz. Baiña... afal ordua sakratua dok gurian.
Tira, hamen ingurutik dabillenez igual izango dozue ikusteko aukerarik. Merezi dau.