Jokinen hitzatzia be, ene, McKenzie irentsieziñenezko bertsiñuan ildotik. 🤦 Testu baten "epistemologia" edo "ontologia" modukuak agertzen jatazenian, dardaretan hasten nauk. Hamen lehelengorik etxuat ikusi momentuz, baiña bigarrena bai. Bi bidar. 😅 Halan be. Neure ezinttasunak ezinttasun, gitxienez harixa jarraitzeko gai izan nauk, uste juat ideia nagusixak harrapauta. Grazixia egin jestak berak azpimarratutako pasartia, neuretako be deigarrixa, idazliari "gizon ala emakume dan" galderiari emoten detsan erantzunana, eta bixon lagun Erneston esakera konfrontatibo legendarixo ha ekarri jestak gogora: "ni, heu baiño 10 bidar gizonago nauk; eta gaiñera, 100 bidar emakumeago!!". Eta Euskal Herrixan, identidadian oiñarrittutako politikia gainditzian aldeko aldarrixa. 🥰
Catacracker
Hirugarren epiloguan ondo azaltzen dan legez, transak asko jaukek kontatzeko, eta danok hortik ikasteko, danon mesederako. Liburua oso interesgarrixa egin jatak, oro har, eta bertan kontatzen danak, interes hori pizten jok, parte sozio/antropo/politikuak jauken zailtasun kontzeptualak gainditzen lagunduta, zati biografikuenen bizittasunak bardinduta. Kasu partikularretatik, irakaspen eta tresna unibertsalak etara leikiazela frogatzen daben beste adibide on bat.
Paperjale.eus-en botatako iruzkiñak (atzetik aurrera):
-
-
Ah koño, eranskiñetan argitzen jok, gutunen hartzaille asko fikziñozkuak dirazela (bizpahiru benetako lagunen ezaugarrixekin osatutako puzzliak). Eske bestela... ! Iñoren gauzak kontatzia, ipurdi bistan (sic) lagata...
-
Warkek bere azalian karraskillo australiar bat tatuauta jaukak. Gustau jatak hori. Eta begiratu bihar izan juat: waratah. en.wikipedia.org/wiki/Waratah
-
Idazkera estilua oso irregularra. Zati batzuk jenialak dittuk, kontatzen dabenangaittik, baiña baitta be idazketa bizi, zorrotz eta argixangaittik. Beste batzuk, ostera, korapillotsu eta erratikuak dittuk, eta parrafuak bost-sei bidar irakortzera behartzen nabek, harixa ez galtzeko. Igual loguria sartzen hasitta irakortziak be zerikusixa izango jok, baiña etxuat uste bakarrik hori danik. Metafisika eta trans baltz power txatalekin gertatu jatak bb.
-
Trans bixen arteko elkarrizketia -filosofo klasikuen estilo dialogiko, pixkat astunian- izango dok, igual karga iraultzaille haundiña dakana: "guk geuk erakusten dugu, gure gorputzaren bidez, posible dela emakumea izatea erreferentziarik egin gabe Emakume ideal baten erreprodukzioari. Uste dut zis emakume askok desio dutela gauza bera, nahiz eta kontra egiten dieten geuk gorpuzten ditugun aukerei" (p.151)
-
Emakume trans lagun bi barriketan, "Gizonak utzi nahi dituzu, eta bollera bihurtu ni bezala" (p.138). Badakitt ez dala kasu bera, baiña "La vieja sirena"ko maitale lesbianuana irakortziak (1993 inguruan!) asko inpresionau najinduan. Oroitzapen isolatua izan dok urte askuan. Azkenaldixan papeletan, lekukotasunetan, halakuak gero eta gehixago topatzen najabilk.
-
Julieta eta Romeo/Julieta, "ezagutu" baiña ulertu ez nittuanak, ulertzen hasteko aukera baliotsua emon jestak Jenny current maitaliari idatzittakuak.
-
Zelako ederra, maitalieri idatzittakuen artian, bere seme-alaben amari egindakua.
-
Oso garrantzitsua eresten jetsat halako liburuak, lekukotasunak idaztiari. Erreferente baliotsuak dittuk, bestela munduan kasu bakarrak garala siñistuta biziko giñaken jentiandako. Oin: gogorra izan biok idazliandako, bestiak beste bertan agertzen dan jente askori, etxakolako gustauko hor agertzia. Nik halako zeozer idatziko baneu... zenbat hasarre inguruan!!
-
Transa izatiaz aparte, idazlia beste gauza asko be ba dok. Eta euretako batzukin, buru belarri identifikatzen nok...
-
"Clementine transa zen. Nire etxera iritsita, zirrika aritu ginen, errematatu gabe, mozkor arrail biok. Eta han zegoen bera, mozkorraldia pasatzen nire ohean. Ni guztiz aztoratuta nenbilen. Normalean, hau izaten zen nire desiraren arantza: desio nituen emakumeak desiratzeaz gain, haiek bezalakoa izatea desio nuela" (p.79). Zilegizko Desioen Biblia Handian idatzitta ez dagozen desio mota asko dagozela ikasten najabilk. Zelako ondo.
-
Bigarren txataletik aurrera, zorixonez, erritmua nabarmen hobetu dok. Jarraitzeko moduko harixakin.
-
Begiratu behar izan juat: nil per os. en.wikipedia.org/wiki/Nothing_by_mouth
-
Begiratu behar izan juat: tape loop. Arraixua milla bidar! 😳 youtu.be/OgmvJOZ-zk8?is=xR17l9fE67XoRXcv
-
Begiratu bihar izan juat: Internazional Situazionista eu.wikipedia.org/wiki/Internazional_Situazionista eta arraixua, halako material asko badago, kostauko jatak irunstia.

