Bulimia literariua
By Howard C. Breedlove, SSG, Photographer; US Army Signal Corps (National Archives and Records Administration) [Public domain], via Wikimedia Commons
Literatura saltxitxerua (pulp modernua) = liburuan erdittik aurrera laga ezin izan doten irakurketia. Normalian oheratzerakuan bakarrik irakortzen badot be, oinguan: armosuan ostian; komunian; eskolatik bueltan; biharrian... bulimikuak frigorifikua asaltatzen daben modura, hala ibilli naiz ni Bosch detektibian zazpi egunen kronikionekin.
Kuriosua: historixan bertan a priori interesik ez badakat be (banku lapurrak, Vietnam, polizien arteko arazuak), kontatzeko formia izan da batez be engantxau nabena: telebisibua, zinematografikua, planoz plano eta eszenaz eszena bata bestiakin katiatzen. Eta grazixia egin destan beste gauza paralelo bat zera izan da: iparrameriketako poliziakuen generoko topiko guzti-guzti-guztiak banan-banan zelan kunplidu dirazen ikustia. Polizia bigoteduna (kafe eta tabako usaiña, Tom Selleck moduan irudikatu dotena); FBI-ko andrazkuakin maittasun-gorroto historixia; protagonistiak justizixia egin nahi dau baiña sistemiak ez detsa lagatzen (ai, ¿zertarako hainbeste garantia legal?); infiltrauak eta agente dobliak; Vietnameko oroitzapen traumatikuak; kotxietan bijilantzia saiuak; Asuntos Internosekuak augusto papelian; polizia baltz berbaldun txisposuak... momenturen baten topikuok banan-banan zerrendatzeko tentaziñua izan dot, ¿baiña zertarako? Halako edozein nobela / pelikula irakortzia /ikustia baiño ez dago.
Baiña Iparrameriketako historixekin luzaruan elikatu gara: horregaittik jasotzen dittudaz, kontizu, hain natural hango poliziakuen historixok. Eta guztiz prebisibliak izatia -blues musikia lez- ez dau kentzen interesik... neri ez behintzat. Tipo honen beste nobelaren bat jiratzeko tentaldixa be izan dot, nahiz eta gero (bulimian lez) errudun sentidu naizen, hainbeste liburu interesgarrixago egonda munduan...
Kleenex literaturiak hori daka.