Builtriak
Kooperatiban trukian jasotako beste liburu bat (Contrerasena basuran topau neban).
Zer esanik ez, idazle trebe batek herejixak egin leikiazela errealidade nobelagarrixan murgilduta topatzen danian. Hau hala gertatzen da gerra korrespontsalekin, jakiña. Barlés bere alter eguan narrutan, hor dabil Perez-Reverte Bosniako gerran zihar (oharkabian bizi izan neban gerria), bizipen gogorrak baiño gogorraguak pasatzen, periodisten tribu aboziñauan bizimoduari buruzko detalliak eten barik kontatzen, batez be saloiko kazetari odolik bakuak eta lehelengo lineako testosteronadun gizon eta andren izaerak alderatzen. Gerrako desastriak dakan morbosidade nabarmenangaittik, oso errez irakortzen da liburutxua; halan be, ezagun da bizkor idatzittakua dala, estrukturia asko landu barik (argumento sinple bakarra daka –zubi baten filmaziñua- eta hari horretan flashbackak egitten dittu). Atentziñua deitzen dau zelan despersonalizatzen dittuan biktimak, batzutan sarkasmoz eta bestetan nekez; badakitt, halan be, hori dala gerra baten ez zoratzeko modu bakarra eta ulergarrixa eresten detsat; baiña atentziñua deitzen dau. Toke moralak be badagoz horren kontura (umiak, bortxautako andrak, txakurren inozentzixia) baiña esango neuke tono gordiñan tentsiñua jaisteko errekurtsuak baiño ez dirazela (gure besaulkietan inkomoduegi ez gaittian egon, hala egixa). Kuriosidade bat geratu jata: ia zeintzuk pertsonajiak dirazen benetakuak, eta zeintzuk asmautakuak.
PD: azken denporetako ohitturiari jarraittuta, interneten begiratu dot eta, uste eze, emoten dabena baiño errealauak dirazela pertsonajiak-eta. Badago horren gaiñeko nahikua autu...
Hamen builtriei buruzko zeozer, Polon aittan ahotik.