Borrokaren gorrian
Ezer baiño lehenago, Markosek engañau nabela esan bihar dot: uste neban “Errua eta maitasuna”n aittatutako pasartez betetako liburua zala hau, euskal umorezko liburua, eta... ¡ai infelice! LAIA, ETA V, ETA VI, HASI, KAS, FANTA eta bestien letra zopan ittotzeko bildurra izan dot momentu batzutan. Tira, ez da hainbesterako izan be baiña. Liburu honetan bere buruan erretratu politikua egitten dok Bikilak, nahiko zintzo-itxuraz. Idealen alde dabizenak mitxeliñak ez loditzeko papeleta asko jakezek, eta emoten jok Bikilak figuratibo nahiz literalki betetzen dabela maxima hau; esan gura dot, idealei fidelak diranak arrakasta sozial gitxi izatera kondenatuta dagozela. Kondena gozua, bestalde, koherentziaz jantzitta dagozenendako; konzientzia lasai batek be asko balioxo jok.
Hor ibiltzen jaku ba bigotedun txikixa, 30 urtian zihar euskal itsaso zazkarran zihar nabegatzen, batzutan hondoratzen, bestetan surf egitten. Aittagarrixak dittuk neretako 60ko “esnatze” sasoiak, ezker alderdixetako atomizaziño tragikomikua, Franco hilzorixan zeguaneko herri mobimendua (asanbladak, grebak), transiziñoko desengañu eta etsipenan kontakizuna... hórrek irakortzen, ez nekixazen hainbeste gauza ikasi jittuadaz (bertsiño bat, gitxienez) eta, hori bai, idazlian bizipen pertsonalak asko arintzen jok liburua. Horretxegaittik ez nok itto letra-zopan, hain zuzen be. Piso-frankuetako bizimodu sordido eta ittogarrixa, burrukalari trebe / maittale kaskarran kontraste xarmagarrixa, militante batzun sektarismo eta sinplekerixia... abentura nobela askotarako emoten jok euskal zerak gero.