Bizitzen ikasteko olgetan
Bilduma honetatik "jaten" nabillen liburuan bilketa antropologikuan sistematikia ezagutzen nabil, imajinatzen dot Barandiaranen kuestionario famosuetan oiñarrittuta (bilduma bereko 6. zenbakixan argitaratutakuak). Hamen, gurasuengandik entzundako hainbeste jolas ikusi dittudaz, nik neuk jolastu izandako batzuekin batera, eta ezagutzen ez nittuan beste asko be, bistan da. Ez da itxuria halako jolasen bilketia asko landu -bibliografia urrixari begiratzia baiño ez dago- eta beraz ale baliotsua osatu dau Arinek -Juan Arin Dorronsoro espeleologuan loibia, oker ez banago-, herriko zahar kuadrilla eder bat (liburu hasierako argazkixak ikustekuak diraz) umetako gauzak gogoratzen ipiñi zittuan hogei urteko neskiak.