Euskal Birauen Ikastarua eta kortetako alderdi ezkutuak
Emoziñoz betetako asteburua. Zapatuan, Lekeitioko "Berbalagun" programako euskaldunbarri talde bat eruan dogu Amorotoko Abittagara. Oso ondo pasatu dogu, eta gure gonbidatuak euskerian alderdi barrixa praktikau ahal izan dabe: BIRAUAK eta MALDIZIÑUAK.
Domekan barriz, Busturian azken astietan darabigun lanak sorpresa atsegiña emon deskue: Goikoetxe basarriko kortan (sic) topau dogu Apraizko kobako bigarrengo sarreria, eta baitta galerixa poli-polittak topau be.
Informaziño gehixago, irudi eta guzti, ADES espeleologia taldeko blogian.
Datorren astian, ezingo dogu espeleoikaslerik hartu: Urbasan egongo gara, Euskal Espeleo Laguntza erakundiak Puertoviejo eta Txintxolezeko haitzuluetan egingo daben simulakruan.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/