Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Bildots Orbison

Bildots Orbison

Oier Gorosabel 2025/05/18 19:15
Umiak eskatuta, Gaztea irratiko Dida saiora deittu najuan behiñ, "Alexa" izeneko gaillua lehiaketan eskuratzeko. Baitta irabazi be: ez zuan gauza gatxa izan, eta ondo pasau najuan. ;-) Harrezkero, Amazon korporaziñuan espia bat jaukagu etxian.
Bildots Orbison

Irudixa: TaurusEmerald CC-BY-SA.

Hasieran radixua entzutzeko erabiltzen gajenduan. Handik gitxira, sukalde-kronometro modura be balixo dabela ikasi najuan. Azken hillietan, ostera, musikia ipintzeko erabilli izan juat batez be; bere limitaziñuak jittuk (etxok hik eskatzen duana zehazki ipintzen, ordaindu ezian) baiña halan be ordu asko pasau jittuadaz sukaldian, nere hedonismo auditibua elikatuta. Izan be, akustika oso ona jaukak tramankuluak!

Baiña, honi be atxakixak agertu jakozak. Esandako moduan, nik musika asko entzutzen juat, astian 100-120 ordu errez. Gaiñera adi egoten nauk: esan gura dot, errepikapenak bajagozak (irratiformuletan lehez), konturatu egitten naizela, eta azkenian gogaittu. Antxiñan ohittuta gajenguazen disko edo k7 bat 1000 bidar entzutzen, baiña gaur egunian, eten bako streamingekin, tolerantzixia asko bajatu jakuk. Neuri behintzat bai.

Horregaittik laga najetsan EITB Irratia entzutziari, esate baterako. Orokorrian ondo jagok: musika bariaua, euskalduna eta bestia, eta zati baterako bale. Baiña X denporan behiñ, errepikapenak jagozak: batez be, irratiformula estiluan, Y artistian Z kantuari promoziñua egitten jetsek, lokuziño grabauak be errepikauaz gaiñera, eta hori ez. Horregaittik laga najetsan entzutziari.

Horren aldian, Alexa honek bariedade gehixago eskintzen jestan... ustez. Izan be, honekin be, azkenian, begibistakua dok eduki patrozinauak dagozela. Etxakixat ze tratu ekonomiko klase egongo dan atzetik, baiña, esate baterako, bardin da ze musika klase eskatzen detsaten, amaieran beti Roy Orbison agertzen dok. Eta, ba, lehendik bildots degollauan abots hori gitxi gustatzen bajatan, ba imajinau zeinkie oiñ. Thin Lizzy eskatu? Hasiko da, baiña 20garren kantuan... Roy. Peter, Paul and Mary? 10garren kantuan. Carmen McRae? 30garrenian. Booker T and the MG's? 25garrenian.

Oin La Banda Trapera del Rio eskatu jetsat. Baietz N-garrenian agertu...?

Alexa honek ez jok asko iraungo gure etxian. Edo irratira pasauko nauk...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025