Bigarren seme baten singladuria
Oin dala gitxi lagun batzuei idatzitta:
Ez
dakitt Juan Mari Irigoienen "Lur bat haratago" nobelia irakorritta
izango dozuen. Hortan nabil ni oiñ, eta gauza askotan gogoratzen naiz zuekin:
- Lapurtera klasikoz idatzitta ei dago (gaurko grafiaz, hori bai), esaldi luze
eta subordinauetaz baliatu ahal izateko.
- Kontrareforma sasoian idatzitta dago, eta "tridentinuen"
gehiegikerixak salatzen dittu.
- Protagonistia, Joanes, Italiara bidai iniziatikua egitten dau, eta
Florenciatik edertasunez mozkortuta dator Giovanni...
Ondiokan liburu erdixan nago, baiña oso entretenidua da. Napar eta gaztelarren
arteko gerra zaharran oihartzunak be dagozen neurrixan, rollo abertzale bat
izango zala uste neban, baiña ez, ondo dosifikatuta dago eta ez da
panfletarixua.
Liburua amaittu barri, iritzixa berresten dot. Tarte flojo batzu kenduta (Ameriketako abenturian hasieria, parrafo existentzialistak...), oso pozik laga naben liburua dok, barriro be, irakorketa-abixaria gero eta gehixagokua izatian sentsaziño eder hori ixotu destana, mutikua aldapan behera antxitxiketan leztxe, edo surferua olatu gaiñian...