Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Bien eta Notable

Bien eta Notable

Oier Gorosabel 2014/07/19 07:38
Aspaldi etxuat ikusi Iñaki Aldai kaletik zihar; ikusi izan dotenian be, absortziño umeologiko asuntuak dirazela-eta, ez gaittuk luze berbetan egon. Halan, aurten Lekeittioko Kale Antzerki Jardunaldixetan be etxuat ikusi: hau izaten zan gure egotaldi klasikuetako bat, numero batetik bestera dana dalako artistiari kritika hilgarrixak egiñaz-eta... Tira, faltan botatzen dotenez hamen joiak idatzizko zeozer.
Bien eta Notable

Argazkixa: Eidabe

Ez nok ni aktore moduan fuera de serie bat izan. Kontrara. Lagunei esan biharra kenduko detset, nik neuk esanda: mediokre xamarra nintzuan, txarra ez esatiarren. Baiña oso ondo pasau najuan, eta talde afizionauak hori jaukek: ona izan zein txarra izan, danondako lekutxoren bat billatzen dala taula gaiñian bere ahalmenetara egokittuta.

Erdipurdiko aktoria izanda be, farandula munduko ohittura batzu pegatzen dittuk pegau, eta euretako bat hauxe dok: kritika zorrotzerako zaletasuna. Jentiari gogorra egitten jako halakuak entzutzia (publikuari buruz nabil). Aktoriendako be ez dok gozua, baiña antzerkilari onak badaki norbere biharra hobetzeko kritika txarrak askoz be gehixago laguntzen dabela, lausenguak baiño.

Hona joiazak ba, parian tokau jatazen espektakulu pariari buruzko iritzixak, Aldaiek eta bixok erabiltzen dogun aproposko estilo hotz eta inpertsonalian (show business):

“El banano” (Mr. Banana)

Bien, baiña hobeto egon zeikian.

Pro:

  • Mutillak tablak jittuk; egin dittuan hankasartu guztiekin irribarria eta prestutasuna mantentzia gauza haundixa dok.

Kontra:

  • Hori ez dok antzerki “naifa”: broma gehixenak nagusixei zuzenduta jeguazen, eta sexuari buruz ziran.
  • Entrenamendu pizkat bihar jok malabarismo arluan: pelotak eta txapelak larregittan jausi jakoz...
  • Jentian txalua larregittan eskatzen zeban; egik gauzak hobetotxuago mutik, eta jentiak berez egingo deuk txalo, hik eskatu barik.
  • Etxatak gustau zelan tratatzen zittuan umiak; “eurekin” barre egin baiño, “euren kontura” barre egitteko mugan mobidu da denpora guztian.

“Sardina freskue” (Eidabe)

Beste urtetan etxataz gustau: bolumen izugarri altua eta alaittasuna barik, estresa transmititzen zeben. Aurten be horretara resignauta nentorren. Bolumenana, bardintsu: konpainia osua gorra izango da kontizu (ni baflietatik 15 bat metro urrindu bihar izan naiz, belarrixan miña eragitten zestan). Baiña espektakulua... hobeto! Aurten zeremonia maisua ekarri dabe, Ugaitz Alegria ondarrutarra oker ez banago, eta oso ondo jardun dau koreografiak gidatzen-eta.

 

Iñaki Aldai "Muerte" antzezlanian, Ondarruko Venecia aretoan. Eibarko Kili Kolo antzerki taldia, 1990 hamarkada hasieran.

etiketak: eibar, antzerkia, lekeitio
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024