Bidangoz - Emazte bat eta xaxtrea
Ipoiñ politt hau nahikua kostau jatan ulertzen. Horregaittik testua ipiñiko dot hamen, irakortziaz batera entzutzian errezago egitten dalako
Emazte bat anixko xur eta ornikatu zen. Bear zion egun batez xaxtre bat xoxtra. Xaxtrearekin zer egunez fanen zen komenitruk, tenprarik gal elezan, bezperatik drezatu ztion apario guziuak. Biramen goxan xaxtrea bere ordiuan fan zen. Desayunoa emon zaun. Desaiunatu eta erran zaun “askaltu nai baduk, drezu diok. –Ein” erran zaun xaxtreak. Askaltu eta berriz erran zaun “bazkaltu nai baduk, bazkaria-re drezu dakadak. –Ein” erran zaun xastreak. Bazkaltu eta aigaria’re drezu zakala erran zaun eta txikigatik aigal zokela. –Ein” erran zaun xaxtreak. Aigaltu eta xagi zen xaxtrea erranez “arek aigaltuz gero eziola ñorentako xostan”.
Artu aizturrak besapean eta etsera fan zen, tripa onki beterik. Baratu zen emazte zurra lan bilorik egin bage gastu guziua eginik.
Ipoiña hamentxe entzun.
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.